entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Ion Etxebarria 2009

Zuzenean Arkada Social

Punk DVD
Batik bat punka eta oi! estiloak landu zituen Arkada Social talde arrasatearraren ibilbide laburra biltzen duen DVD-a autoekoitzi dute taldekideek. Ia bi urte izan dira bildurik zuten materiala lantzen eta lortutako emaitza polita dela ezin ukatu. Jakina da banandu ondoren, taldeak aurretik zuena baino oihartzun handiagoa izan zuela eta horren adibide dira “sarrerarik ez” txartela eskegi eta lan honetan jasotzen diren Bergarako Jam aretoan eskainitako zuzenekoa, zein 2006an egin zuten agur biraren baitan (taldea 2003an desegin zen) Añorgako Gaztetxean, Arrasateko 3.60 aretoan zein Elkartasun Egunean Monterron parkean emandako 3 kontzertuen irudi musikatuak.
Horrez gain, taldearen nondik norakoak ezagutzeko eszenatokian zein eszenatokietatik kanpo izandako lagunen testigantzak ere biltzen ditu “Zuzenean” honek eta momentu barregarriz osatutako “Kameraz kanpo” atala ere. Gaur egun taldekideak, Jukebox, Cool Circus, the Motherfuckers zein Des-Kontrol bezalako taldeekin ikusi ahal izango ditugu, nahiz eta momentu eta arrazoiaren arabera Arkada Social berriz ere elkartu izan den. Lan duin honekin, Nunca morirás kantuan abesten duten bezala, Arkada Socialen ondarea hilezkorra izango dela berretsi dute.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!