entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2011

Azken garaipena Iban Zaldua + Julen Ribas

Azken garaipena komikiaren azala. Azken garaipena komikiaren azala.
2052ko Germanian kokatzen gaituzte Iban Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas marrazkilariak Azken garaipena izenburuko komikian.

Kontuz ordea, 2052. urteko Germania ez baita II. Mundu Gerran galdu zuen Alemaniaren oinordekoa, baizik eta garaile atera zenarena. Bada, nazionalsozialismoak gizartea eta bizitza bera menean dituen giro honetan, Sigrid Frisch polizia tenienteak abisua jasotzen du: haur batzuek hildako bat topatu dute ubide handian. Gorpuaren alboan baina, SSko Oberstandartenfhrer bat eta bere soldaduak daude. Gorpuak ez du identifikazioarik eta arrigarriena dena, sabelean zilborra du, 2052. urteko Germanian erabat ezinezkoa dena.

Holaxe abiatzen da trhiller politiko-polizial futurista hau %100ean euskalduna dena, bide batez esan dezagun, erritmo bizia, gidoi eraginkorra eta ezusteko bat edo beste gordetzen dituena irakurlearentzat. Erraz harrapatzen zaituzten komikiekin gertatzen den bezala, abentura gehiago bota ditugu faltan.
Marrazkigintzari dagokionean, lan txukuna egin du Julenek. Akaso, protagonisten keinu batzuk gogorregiak iruditu zaizkigu, baina txikieria da multzoari erreparatuta.
Lan honen formatua "franko-belgiarra" da eta Ikastolen Elkarteak argitara eman badu ere, helduentzako komikia da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.