entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

Koldo/Sagardantza 2010-12-09

El Eternauta Hector G. Oesterheld eta Francisco Solano Lopez (Norma Editorial)


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Argentinako komikigintza eta fikzio-zientziaren klasiko handia da El Eternauta. Gizakiek estralurtarren inbasio bortitz bati egin behar diote aurre, baina egiazki inork ez daki zer gertatzen ari den. Desinformazioa eta anabasa nagusi dira, ziurgabetasunak bizirautea lortu duten gizakien bizitzetan ostatu hartu du. Diktadura garaiko metafora gisa irakurtzen ahal da Hector Oesterheld gidoilariak (Hugo Pratt marrazkilariarekin lan egindakoa) idatzi zuen komiki izugarri hau. Gidoia berritzaile eta liluragarria da. Eternitatean zehar bidaiatzen den pertsonaia nagusiak bere historia kontatuko dio istorioan barneraturik dagoen gidoilariari. “Gau hartan elurra botatzen hasi zuen eta elur harekin kontaktuan jartzen zen oro hil egiten zen”.
1957. urtean hasi zen Hora Cero aldizkaria argitaratzen El Eternauta Francisco Solano Lopezen marrazkiekin. Argentinako mugak txikitu zituen komikia, eta milioika lagunek irakurri dute dagoeneko mundu osoan. Bere gidoiaren kalitateari eta Solano Lopezen ilustrazio biziei beste dohain bat gehitu behar zaie: munduaren epizentroa Buenos Aireseko kaleak bihurtu zituen, zineak edota fikzio-zientzia estatubatuarrak ohikoak zituen kokapenei uko eginez, Hego konoko “bigarren mailako” hiria protagonista bihurtuz.
Hector Oesterheld gidoilaria talde iraultzaile ezkertiarretan sartuta ibili zen eta 1977. urtean bahitu zuten diktadura militarraren arduradunek. Bere hiru alabak ere atxilotu zituzten. Orduz geroztik, guztiak desagerturik daude, elur geruza batek estali izan balitu bezala…
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!