entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2011

El Rayo U / Le rayon U E.P. Jacobs

El Rayo U El Rayo U

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Blake eta Mortimer
-en abenturen aitzindaritzat hartua izan da E.P. Jacobs-en Le rayon U (El rayo U gaztelaniaz; tamalez, euskaraz ez da existitzen) komikia. Hala ere, Alex Raymond-en Flash Gordon-ekin antzekotasun gehiago dituela diote adituek. Egia esateko, komiki honen ezaugarri bereziena hauxe da: tradizio amerikar klasikoaren eta franko belgiarraren uztarketa moduko bat da eta horrek bakarra egiten du.

Blake eta Mortimer-en polizia eta detektibe-abenturekin zerikusi gutxi dauka Le rayon U-k, baina jada Jacobsenen estiloaren hainbat ezaugarri agertzen dira bertan.
Argumentua fikzio-zientzian oinarritutako istorio bat da. Norlandiako gobernuak espedizio arriskutsu bat antolatu du uradium izeneko minerala bilatzeko. Uradiuma Uharte Beltzetan dago, non dinosaurioak, gizaki-tximinoak, suge erraldoiak eta fantasiazko beste animali batzuk bizi diren.

1943. urtean agertu zen Le Rayon U eta 2011. urtean berrargitaratu du Norma Editorial etxeak Estatu espainiarrean (ez da ordea gaztelaniaz agertzen den lehen aldia). 

 
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.