Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bi komiki-libururen inguruan mintzatuko gara hemen. Biak hala biak duela urte batzuk argitaratu ziren, hortaz ez dira nobedadeak. Hala ere, komiki dendetan erraz topatuko dituzu, edizioak bukatu ahala argitaraldi berriak baitatoz segituan.
Palestina (
Palestine originalean), lurralde okupatuen erretratu gordina da, Estatu Batuetako gazte baten begiek gatazkaren erdigunera –lehendabiziko Intifada indarra galtzen ari zen unean– egindako bidaian ikusitakoaren testigantza grafikoa, periodistikoa eta subjektiboa. Palestinarren eguneroko bizitza kontatzen digu Saccok, protagonistekin izandako elkarrizketen bidez, lekuak eta jendeak bisitatuz, bertatik bertara, tea hartzen duen bitartean. Joe Sacco ez da impartziala, eta herri baten itotzea (morala, ekonomikoa, soziala…) kontatzen digu. Hau idazten duenak ez du horren garbi ulertu palestinarren egoera tamalgarria, eguneroko bizitza, kontradikzioak, bizarautea, borroka… Joe Saccoren komiki honetan baino.
Txarrena da egun 1991n baino okerrago daudela. Ikaragarria.
Gorazde
Akaso lehenedabizikoa baino hunkigarriagoa da
Gorazde. Gizakiak gizakien kontra. Gure espeziearen historia, bai, baina Joe Saccok jasotako testigantzek eta bertan ikusitakoek oilo-ipurdia jarriko dizute. Krudelkeria, inpotentzia, ziurgabetasuna, isolamendua, beldurra, defendatzeko ezintasuna…
Bosniako gerran, musulamanen esku segitzen zuten hiri batzuk “eremu babestuak” izendatu zituzten Nazio Batuek. Serbo-bonsniarrak inguratuta eta jazartuta zituzten eta Nazioarteko komunitateak beste leku batera begiratu edo, zuzenean, bizkarra eman zien. Zonalde babestu hauek Bosniako lekurik arriskutsuenak bihurtu ziren. Joe Sacco lau aldiz egon zen Gorazden 1995eko hondarrean eta 1996ko hasieran.
Gorazde da berak ikusi zuena. Ezinbestekoa.