entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

Sagardantza 2011-02-02

Ranx Tamburini, Chabat, Liberatore (Ediciones La Cúpula)


Ranx errobot sintetikoa 80ko hamarkadan sortu zuen Tamburini gidoigile eta marrazkilari italiarrak. Kortatu taldeak Nivel 30 abestian haren eta bere komikiaren omenez egin zuen abestia gogora ekarri digu Ediciones La Cupulak argitaratu berri duen komiki-liburu honek, non serie guztia bildu duten.
Ranx Xerox (hala deitzen zen hasieran, izen bereko korporazioak abizena kentzeko eskatu zuen arte), 12 urte dituen Lubna izeneko neskarekin biziki maiteminduta dago. Lubna junkiea da eta izaera jasangaitza eta apetatsua dauka. Hala ere, errobota haren atzetik ibiliko da nekaezin. Lubnarekin egoteko edozein gauza eginen du, giro punk, postmoderno, futurista eta bortitz baten erdian, non heroina eta drogak barra barra kontsumitzen diren. Ranx eta komikia bera ultra biolentoak dira, A Clockwork Orange filmaren biolentzia huskeri bat bilakatuz. Hala, giro lohi eta kakaztu honen barruan, etorkizuneko estoldetan garatzen dena, irakurleak Ranx errobotaren patua eta zortearen berri izan nahiko du eta ez du komikia irakurtzeari utziko istorioa amaitu arte.
Hasieran Tamburinik berak marraztu zuen komikia, baina ondoren Liberatorek hartu zuen ardura hori komikiari gorputz eta entitate erabatekoa emanaz. Segur aski, 80ko hamarkada bizi izan ez duen irakurleak giro hori zertxobait desfasatua eta zaharkitua aurkituko du (Total Recall/Deafío Total filma ikustean gertatzen zaigun moduan), baina modu berean, Tamburini Europako cyberpunkaren aitzindaria izan zen. 1986an gidoilaria gaindosi batez hil zen eta Chabat frantziarrak amaitu zuen italiarrak bukatu gabe utzi zuen obra. Akaso horregatik, ematen du istorioa derrepentean bukatu egiten dela, esan nahi baita, badirudiela urgentzia moduko bat zegoela berau amaitzeko.
Dena dela, edozein gogoetaren gainetik, behar bada komiki honek duen hoberena da egilearen auto-zentsura eza edo, hobe, gizarteak markatzen duen “zuzentasuna” pikutara bidaltzeko borondate garbia. Bortizkeriazko pasarteez gain (“Violencia macarra esta noche en el bar, violencia gratuita en la ciudad” MCDkoek zioten bezala), Lubna neskatilan gorpuzten da ideia hau: 12 urte ditu, adingabea hortaz, junkiea da eta gainera sexua praktikatzen du ez bakarrik errobotarekin, baizik eta komikian agertzen diren beste pertsonai batzuekin. Irakurleak amildegi baten ertzean balego bezala irakurriko du Ranx-en istorioa, jakinik abentura baten atzetik beste bat, gogorragoa, kaotikoagoa, etorriko dela, beti ere, eta eskertzen da, egilearen inongo “epaiketa” moralik gabe.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!