entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

Koldo (The Balde) 2010-02-05

The 99 Dr Naif Al-Mutawa (Teshkeel Comics)


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aitzinean Baghdad Hulagu Kahn kalifaren eskuetan erori aurretik, Dar Al-Hikma liburuzainak mundu osoko ezaguera osoa 99 harritan bildu zuen. Abentura ugariren ostean Noor izeneko 99 harriak Andaluziara eraman zituzten eta bertan “ezagueraren jauregian” gorde zituzten urteetan. Baina Rughal izeneko zaindari batek harrien jakinduria bereganatu nahi izan zuenean jauregiak su hartu zuen eta harriak desagertu egin ziren. Orain, mendeen ostean harriak agertzen hasi dira. Harria topatzen duen pertsona bakoitzak harriak gordetzen duen boterea eskuratzen du… Eta jakina, guztiari emozio apur bat emateko… Rughal maltzurraren gorpurik ez zen azaldu jauregiko sutean…
Komikiaren trama ez da oso originala. Superheroi komikiak ez dira sekula berritzaileak izan alor honetan. Gehiago jorratu izan da super heroiaren izaera, barne borroka eta gizartearekiko jarrera. Eta superheroien alderdi biluzi eta intimista horretan datza hain zuzen ere euren arrakasta. The 99 bildumak eskaintzen diguna, ezaguna ez zaigun erlijio eta gizarte baten begirada da. Guztia ikuspegi musulman batetik jorratua dago. Erlijioa musulmanaren bertuteak zabaltzen ditu. Eta beno, honetan ere musulmanak ez dira batere originalak, maitasuna, kidetasuna, eskuzabaltasuna eta buruz dakizkigun abar eta abar aspergarri horietan oinarritzen da bilduma hau ere.

2007. urteko abuztuan hasi zen Dr Naif Al-Mutawa-k zuzentzen duen Teshkeel Comics-ek The 99 komikia argitaratzen. Orduz geroztik hilero kaleratu dira Mutawak berak eta Marvel eta DC Comics-en lan egin izan duten Fabian Niciezak, Stuart Moorek, Dan Panosian-ek, John McCreak eta Sean Parsons-ek idatzi eta marrazten dituzten komikiak. 99 protagonista izanik eta ale bakoitzean super heroi berri bat azaltzen denez, bildumak bide luzea du aurrean. Gainera, arrakasta handia izaten ari da gazteen artean eta herrialde musulman ezberdinetan argitaratzen da.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!