entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

Txo?! 2006-06-07

The Originals Dave Gibbons.Planeta de Agostini

Dave Gibbons-ek komikigintzan duen fama ona aspaldian irabazi zuen. Medio honen historian maisulan eta eredu izan diren Watchmen (Alan Mooren gidoiarekin) eta Give Me Liberty (Frank Milleren gidoiarekin) marraztu izan ditu besteak beste. 2000 AD aldizkari mitikoan lehen aletik gaur egun arte hartu du parte eta DC argitaletxearen baitan mugitu izan diren ia super heroi guztiak pasa dira haren arkatzetik. Kasu honetan, Gibbonsek berak jorratutako marrazki eta gidoia ditugu mintzagai. Batek gogoak dituelako egiten dituen proiektu pertsonal horietako baten marka dauka Originals-ek. Musikarekin erlazio estuan dagoen munduan murgilduta, Gibbons-ek Quadrophenia pelikulan agertzen zitzaizkigun mod eta rockerrak hartu eta etorkizun urrun batean kokatu ditu iraganeko kutsua daukan istorio bat kontatzeko. Mod eta rockerren izenak aldatu egiten dira, eta baita Lambretta eta Harley motoenak ere (jada ez dute gurpilik, baizik eta airean labaintzen dira). Gidoia ez doa Quadrophenia pelikulatik oso urrun: bandek liskarrak dituzte, banda batek beste bateko kidea hil eta kristoa muntatu da; mendekua, polizia… eta tartean drogak eta emakumeak ere ageri dira protagonista gaztearen bizitzan. Horretaz gain, plazer handia da Gibbons bezalako maisu batek marraztu eta narratutako istorio bat irakurtzea.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!