entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2010

ACCEPT, 2010/5/30, ROCK STAR LIVE (BARAKALDO)

Ka Ka

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ezin uka printzipioz arrisku handia zuela kontzertu honek: Alemaniarrak UDO gabe zetozen, Mark Tornillo abeslariarekin, eta horrek, dudarik gabe, jende asko atzera bota zuen. Baina UDOk bakarkako lanean jarraitu nahi du, 2005eko Accepten itzulera bira hura (Gernikako Metalway jaialdian ikusi genituen urte hartan) behin behinekoa bakarrik izan zela frogatuz. Baina nik Wolf Hoffmann (gitarra) eta Peter Baltesen (baxua) konfidantza osoa nuen, jatorrizko bi partaideak izateaz gain showa aurrera ateratzeko gaitasun osoa bait dute.


Eta hara non, Mark abeslari berriak guztiok konbentzitu gintuen, bai jarreragatik baita ahotsagatik ere. Ohikoena gaztetxo bat hartzea izaten da, hobeto funtzionatuko duelakoan (lortzen den edo ez, beste kontu bat da), baina Acceptek abeslari beterano bat hartu du (Ile luzea eta perila horrekin Pau Riba berbera dirudi!), karismatikoa, itxurarik egin nahi ez duena (beharrik ere ez) eta potentea. Oso potentea, taldearen musikak eskatzen duen bezala.
Jakina da pasio sutsuak sortzen dituen horietako taldea dela, baina nik seguraski lehen postuan kokatuko nituzke, hauen agresibitatea, grina eta jasotzen duten maitasunari erreparatzen badiogu. Lehen notatik azkenekora eromena nagusi izan zen, eskenatoki aurreko zati handi batean bederen. Metal Heart, Midnight mover eta Living for tonight haserako hirukotearekin zalantza guztiak argitu ziren:
1.- Abeslari berriak maila ematen du, are gehiago: taldearen parte garrantzitsu bihurtu da.
2.- Talde osoa forma bikainean dago
. 3.- UDO gabe ere, bizitzak aurrera jarraitzen du. Ez daukagu zalantzarik.

Restless and wild eta Son of a bitchek ezin zuten hutsik egin, euforia gero eta handiagoa zen; taldeak ere ez zuen sinesten
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.