entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2010

ALFAROCK JAIALDIA (Alfaro, Errioxa) 2010/11/06

Mojinos Escozios. Arg: Urko Ansa. Mojinos Escozios. Arg: Urko Ansa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jaialdien denboraldiari agur esateko Errioxara joan ginen, jada tradizio handia duen Alfarock honetara. Aurten egun bakarrekoa izanagatik, kartela oso erakargarria zen, eta guztiz intensoa suertatu zen, espero bezala. Azaroko larunbat gau hotz honetan, euskal delegazioa kontutan hartzekoa izan zen, beste urteetan bezala, eta bizkaitar eta nafarrak nagusi.


Bertoko bi taldeak (Randall eta Hekate) oso fin aritu ziren, batez ere lehenak, gustu ezinhobeko rock urbano dotorearekin. Goiz hasi zen jaialdia, eta Azero ezin ikusi eta Segismundo Tocixomanoren azken kanta kotxea aparkatzen ari nintzela entzun nuen, kabenzotz! Ea arabarrak ikusteko aukera dudan, ahal bezain pronto. Honela, Uzzhuaia balentziarrak osorik ikustea zen helburua, eta aurre aurrean leku on bat hartu ondoren, gozatzea besterik ez zen geratzen. 13 veces por minuto izan zen lehena eta hemendik aurrera guztia bere kabuz joan zen: mutil hauek ez dute askorik behar ikusleak berotzeko, gozatu egiten dute eta bizitzen duten pasio hori kutsatzen digute. Hemen dauden pose bakarrak baxulari eta gitarrajoleenak dira, beste guztia ez da posea, sentimendua baizik. Soinua desastre bat izan zen, ordea, eta pena bat, bestela showa gaindiezina izango baitzen. Enero, Baja California, La
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.