Kontzertuaren afixan "talde sorpresa" irakur zitekeen.
Ama Say + talde sorpresa. Hori irakurri genuen afixan. Egia esan Ama Say ikusteko irrikitan geunden eta Hondarribira abiatu ginen egun pasa. Hondarra baino hautsez bete duten hondartzara abiatu ginen lehenik eta eguzkia desagertze aldera zegoenean, Mediterraneoko edozein herriko malekoia dirudien guneko txiringito batean afaldu genuen.
Beti bezala berandu iritsi ginen kontzertura, eta ohikoa ez den moduan saioa nahiko puntual hasia zen. Iritsi bezain pronto zurrumurruak egia zirela jabetu ginen.
Ama Say aurretik jo behar zuen taldea
Beti Mugan zen. Han zeuden, eskenatokian mutilak eta entzulegoan, garagardoa eskutan,
Nagore eta Natalia, taldeak izan dituen bi kantari eta lehengusuak. Esan bezala, berandu iritsi ginen,
Psylocibeneak aurtengo denboraldian eskaini duen azken kontzertura, hain zuzen ere
Neil Yong-en