entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Gartzia 2012ko maiatzaren 18an

Basauriko Sozial Antzokian, Musika Alternatiboaren Zikloa (MAZ) Anari + Lisabö

Lisabö zuzenean. Lisabö zuzenean.
Basauriko Sozial Antzokian izan ginen maiatzaren 18an Bidehuts plataformako ordezkari eta partaide diren Anari eta Lisabö taldeez gozatzen. Arrakastatsua erabat ziklo berri hau, eserlekuak kenduta, 400 bat pertsonek zutik ikusi ahal izan genuen emanaldia-eta, giro onenean murgilduta

Aipatu beharra dago antzoki honek duen akustika ezin hobea, aproposa erabat kontzertuak eskaintzeko.

Anarik
eta bere taldeak zabaldu zuten lehen lubakia eszenatokian eta gure birikietan. Azkenotan akustikoan aritu da azkoitiarra, eta Sozial antzokiko hau bere taldearekin aspaldiko partez eskaintzen duen lehenengo kontzertua izan da. Dirudienez, etorriko dira gehiago. Bere ibilbideari errepaso laburra egin zion Anari taldeak, aurreko diskoetako abestiak joz. Hala etorri ziren: Zebra, Aingura Hegodunak, Desertua eta luzerako ematen ari den azken diskoko, Irla, Harriak eta amaitzeko Amua apoteosikoa. “Utziko zaituztegu Lisabörekin, abesti luzeak egiten dituzte eta, denbora behar dute”, agurtu gintuen Anarik.

Lisabök, bere aldetik, lortu du azkenean, “dobletea” egitea, bi bateria, bi gitarra, bi ahots eta bi baxu, Joseba Ponceren (Dut, Kuraia) laguntza izan zuten eta, zeregin honetan, baxua joz. Emaitza ezin hobea lortu dute, soinu potente eta atmosferikoa, gordintasuna eta armonia indartsua. Esan bezala, antzokiaren akustika onak lagundu zuen ere, eta denok gozatu ahal izan genuen Lisabören potentziaz eta indarraz. Azken diskoko Oinazearen Intimitatea abestiak zabaldu zuen Lisabören kontzertua, gerora etorri ziren Ez zaitut sumatu iristen, Ezereza mugak edota Laztan isilen deiadarra. Ezlekuak (Bidehuts, 2007) diskoko abestiak ere jo zituzten, hala nola, Ezlekuak eta 1215. katean.
Kontzertu bikaina honi bukaera emateko Anari gonbidatu zuen Lisabök oholtza gainera eta Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak (Metak, 2005) diskoko Iparorratza (“Zu nahi zaitut baina ezin...”) abestu zuten elkarrekin.


bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.