entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2014ko azaroak 2

BEC (Barakaldo) Elton John

Elton John-ek 11.000 pertsona sartu zituen BEC-en. Argazkia: Koldo Orue Elton John-ek 11.000 pertsona sartu zituen BEC-en. Argazkia: Koldo Orue

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Elton, gure Elton zaharra. Hain maitatua, eta hainbeste gorrotatua. Ez nauzue ni biziki gorrotatzen duten horien artean topatuko, nahiz eta berak eman dituen pausu guztiekin ados ez nagoen. Dena den, batzuentzat harrigarria bada ere, bere azken diskoa aski interesgarria da, zoritxarrez BECen abesti berri bakar bat jo ez bazuen ere. Kritika zorrotzak egiten dizkioten askori, bere zuzeneko bat ikustera joateko gonbita luzatzen diet. Baliteke handik aurrera bere jarraitzaile sutsu bihurtzea eta!

Bira hau oso berezia izan da. Izan ere, Goodbye yellow brick road disko mitikoaren omenaldi bira izan baita. Iaz 40. Urteurrena bete zuen disko bikoitz izugarri hartatik abesti mordoxka bat eskaini zizkigun (8 guztira), baita 70. hamarkadako beste klasiko mordoa ere, 80.eko bat edo beste ahaztu gabe!! Edozein zaleren ametsa. Britainiarraren 70etako materiala magikoa da, garaiezina, pianoa eta rockaren sinbiosi perfektua lortu zuen urrezko arokoa. Beranduago Elton beste zerbaitetan bihurtu zen, baladista eta abesti komertzialen paradigma
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.