entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Kastin 2008

BILBAO BBK LIVE, 2008ko uztailak 4, 5 eta 6, Kobetamendi

The Police. Arg: LMH The Police. Arg: LMH

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Milaka lagun bildu dira berriz Kobetamendin Bilbao Live jaialdiaren kartelak erakarrita. The Police edota REM gisako taldeen izenak erakarrita askok, baina baita ZZ Top, Lenny Kravitz, The Prodigy edota Tekilarenak.


Uztailak 4, ostirala
35.000 ikusletik gora. Zortea gure alde zegoen eta ia egun guztian eguraldi ona eduki genuen. Gari galdu genuen, gustura ibili zela komentatu ziguten. The Gift-erako ailegatu ginen. Portugaldar hauek azkenaldian arrakasta handia omen dute euren jaioterrian, oso eleganteak eta dantzagarriak pasarte trip-hoperoak ere uztartu zituztelarik. Zuzeneko oso ona. Abeslaria nabarmendu zen. The Raveonettes. Jesus and Mary Chain taldearen ildotik, kontzertu nahiko hotza eta lineala eskaintzen hasi ziren. Hala ere, bukaera aldean gauza hobetzen joan zen eta behintzat hondar partea gozatu genuen. Morcheebakoek, abeslari berri batekin, diskoa aurkeztu berri dute, eta diskoa oso gustukoa ez badut ere, ez genekien zer aurkituko genuen taularen gainean. Hala ere, oso fin ibili ziren partaide guztiak, bai betiko klasikoekin baita azken diskoko abestiekin. The Dandy Warhols ikusteko irrikan geunden, baina oso geldo ibili ziren, indar faltan, porru gehiegi erre izango balute bezala. Gehiago espero genuen. The Charlatans, gutxi esateko, oso onak, batzuetan dantzagarriak bestetan ilunak.
The Police. Eszenatoki ia biluzia, lehenengo akordetik kontzertu handia eskainiko zutela nabaritu zen. Nik, egia esan, hainbeste urte eta geroko itzulera honekin ez nuen gehiegirik espero, baina isilik egon behar. Beraien klasiko guztiak edo gehienak jo zituzten, hala ere inprobisazioari bere lekua utziaz, baina
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.