entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Kastin 2009

BILBAO BBK LIVE 2009 uztailak 9-10-11 Kobetamendi, Bilbo

Publikoa Kobetamendin. Arg: La M Publikoa Kobetamendin. Arg: La M

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aurtengo edizioan bi zuzeneko zur eta lur utzi ninduten, Chris Cornell eta Placeborenak. Aitzitik, aspertzera ailegatu nintzen Babyshambles-en kontzertuan. Baina goazen lasaitasunez dena aztertzera.


OSTEGUNA 9
20.000 zaletu inguru gerturatu ziren Kobetamendira, aurtengo edizioko plater indartsuena baitzegoen programatua: Depeche Mode.


Lain eta Motor galdu nituen.

The Gaslight Anthem: Beren hardcore berezia ondo defendatu zuten zuzenekoan.

Vetusta Morla: Estatuan modan dagoen taldea izatearen arrazoiak erakutsi zituen, abesti apartez gain zuzeneko oso indartsua emanez, eta zale asko poltsikotan. Oso onak!

The Ting Tings: Bikote ingelesa, hauek ere oso modan, oso fin ibili ziren MIA gogorazten gaituen proposamenarekin ikuslegoaren zati handi bat dantzan eta festa giroan murgiltzea lortu zuten.

Editors: Duin ibili ziren, kontzertu iluna, oso ingelesa, agian momentu batzuetan monotonoa eta intentsitate apur bat faltan bota nuen monotonia hori apurtzeko.

Eguneko momentua ailegatu zen ondotik. Depeche Mode: Duela urte pare bateko Donostian emandako emanaldi izugarria ikusi eta gero festibalean gogo gehien ikusteko nuen taldea zen. Hala ere, dudak nituen kontzertua noraino iritsiko zen ikusteko, partaideen osasun arazoak direla eta biraren kontzertu batzuk atzera bota behar izan baitituzte. Dave Gahan apur bat nekatua nabaritu genuen. Hala ere, ahal zuen guztia eman eta abestien aukeraketa ezin hobearekin kontzertu oso ona eskaini zuten; kontzertuaren erritmoa oso ondo eraman zuten aspertzeko denborarik eman gabe: Beraien egoeran halako kontzertua eskaintzea talde handia dela erakutsi zuten!, festibaleko honenetakoak.

Basement Jaxx: Bukatzeko ardura haiena izan zen. Nahiz eta hasiera batean eskaintza nahiko elektronikoa izango zela pentsatu, zuzenekoa nahiko ezberdina izan zen, partaide asko eszenatoki gainean, gitarrak, abeslariak
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.