entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia 15/3/11

Bilboko Arriaga Antzokia Bernardo Atxaga + Anari

POESIA-ERREZITALDIA
Anari eta Atxagaren ikuskizunaren promo argazkia (ez genuen argazki kamera eraman, bistan da). Anari eta Atxagaren ikuskizunaren promo argazkia (ez genuen argazki kamera eraman, bistan da).
Desertuko biztanleei buruz errezitaldia
 
"Arriagako Gelatxoak" egitarauaren baitan ikusi ahal izan genuen Bernardo Atxaga idazlearen eta Anari abeslariaren ahotsak biltzen dituen Desertuko biztanleei buruz errezitaldia. Formato txikiko ikuskizunak antolatzen dituen programa hau ez ohiko espazioetan egiten da eta, oraingoan, Arriagako foyer-a izan zen eszena eta butaka patio inprobisatua. Joxe Angel Arbelaitzen ekoizpena dugu errezitaldia, Argia astekariak laguntzen duena.

Errezitaldia zabaltzeko, Zebra diskoko Desertua abestia irakurri zuen ozen Atxagak, abestia poema hunkigarria bihurtuz: "Area naiz/are pilo honetan/ arez beterik ditut/ ametsak eta bihotza"

Desertua, area, hondarra eta inguru lehor eta okre honetan bizi diren pertsonaiak izan zituen hizpide idazleak, beti ere, Anariren gitarrak lagunduta. Hain zuzen ere, errezitaldia zabaltzeko, Zebra (Metak 2005) diskoko Desertua abestia irakurri zuen ozen Atxagak, abestia poema hunkigarria bihurtuz: "Area naiz/are pilo honetan/ arez beterik ditut/ ametsak eta bihotza". Zebra diskoaren abestiak berriz ere entzutea eskertu genuen, biluzik, Anari bakarrik, gitarra lagun, disko bikain horren garaikidetasuna agerian utziz.

Adi jarraitu genuen Atxagaren ahotsa, letania bat bezala. Asun Garikanoren Farwesteko Euskal Herria, Atxagak berak idatzitako Nevadako Egunak eta beste testu batzuk irakurri zituen idazleak. Horrela, desertuko istorio desberdinak ezagutu genituen: oilarraren dei salbatzailea, basa zaldiak eta mustang-ak gertutik ezagutu izanaren gainekoa edota desertuko jatorrizko biztale diren indiarren kondairak eta jasandako sarraski odoltsuei buruzkoak.

Desertua, artista bien sorkuntza lanetan askotan ageri den figura izanda, aise aritu ziren biak gaiaren inguruan. "Desertu erdian/ bale eskeleto bat da/ behin itsasoa han izan zeneko/ aztarna bakarra", Anariren Habiak  diskoko Aztarnak abestia bukatzeko. Hitza abestua ala errezitatua izan, eduki dezakeen indarra eta boterearen isla.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.