entzun.com


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Gartzia 2011ko abenduaren 23a

Bilboko Kafe Antzokia Ruper Ordorika

Ruperren flyer baten zatia. Ruperren flyer baten zatia. Argi dago ez genuela argazkilaririk eraman kontzertu honetara.
Abenduko azken egunetan ohikoa bilakatu da Bilboko Kafe Antzokian biltzea Ruper Ordorikaren kontzertuaren aitzakiaz. Oraingoan bere azken lana, Hodeien azpian (Elkar, 2011) aurkezteko, betiko lagunen artean, han izan baitziren Arkaitz Miner (biolina, mandolina, gitarra), Lutxo Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria).

Disko berriaren abestiak aurkeztu zituen batez ere, nahiz eta behar beharrezkoak diren Martin Larralde edo Berandu dabiltza abestiak jo zituen ere. Errepertorio berriarekin datorkigu Ruper, eta erakutsi ere disko berri honetako abestiek ondo funtziona dezaketela oholtza gainean, nahiz eta hauek abesti sotilak izan eta ohi baino intimoagoak, ene ustez. Nirekin geratu, Eliasen etxea, Mundua biltzen duen oihartzuna, Zuhaitz eroria... izenburukoek abesti arrakastatsu izateko ezaugarriak badituzte.

Hodeien azpian (Elkar, 2011) New Yorken eta tresneria analogikoa erabilita grabatu eta bertako musikariekin egin badu ere, zuzenekoan soinu propioa lortzen dute Mugalariek. Oatiarrak estudioan zuzenean grabatzeko ohitura du eta honek eragiten du diskoa zein zuzeneko soinua antzekoa izatea. Oraingoan, hala bada ere, Mugalariek zuzenekoan soinu propioa izatea lortu dute, eta abestiok forma desberdinetan molda daitezkeela erakutsi, disko on baterako premia.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Irueko Las Kasettes taldeak single berria grabatzen bukatu du.
  • Carlos Ortiz, Balerdi Balerdiko baxu joleak taldea utzi du. Dagoeneko ordezkoa bilatzen ari dira.
  • Siniestro Total taldeak kantu berria argitaratu du: Chico de ayer.
  • Cockney Rejects talde mitikoak urriaren 3an joko du Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Oi!

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!