entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia 13/12/14

Bilboko Kafe Antzokia Ruper Ordorika eta Mugalariak

FOLK
Sarrerak agortuta karteltxoa eskegi zuen Ruper Ordorikak Bilboko Kafe Antzokiko leihatilan, Gabon inguruan emandako azken kontzertuan, data hauetan ia beti itzultzen baita oatiarra Bilbora, eta areto ezaguna betetzen du.


Leku gutxitan aurkituko du Ruperrek Bilboko publikoa bezain entregatua: abestuz, oihuz, txistuz eta gogoz jarraitu zuen publikoak Ruper. Abeslariak hiru bis eman behar izan zituen, publikoak hala eskatuta, ez zioten joaten uzten eta, kontzertuak bi ordu luze iraun zuen arren.

"Abeslariak hiru bis eman behar izan zituen, publikoak hala eskatuta, ez zioten joaten uzten eta"

Han izan ziren Ordorikarekin batera, Mugalariak (Arkaitz Miner, Lutxo Neira eta Asier Oleaga), Azukre koxkorrak (Elkar) azken lana aurkezten. Beraz, kantu berri gutxi edota bat ere ez, prestaturiko errepertorioak errepasoa eman baitzion bere ibilbide luzeari. Hala, Herdoilarena, Agurraren lekzioa, Zaindu maite duzun hori, Zure ate ondoan, Martin Larralde, Done ezer ezdaezinezko, Labezomorro edota bukatzeko Berandu dabiltza kantu profetikoa bezain ezaguna kantatu zituen.



Tartekatu zituen disko berriko bertsioak. Hala, Ezekielen Prophezia, Sarri Sarri, Ama Euskadi edota Nahia abesti ezagunak leun sartu ziren, folk ukituaz beti, baina baita ere ohikoa ez den kutsu rockeroaz Arkaitz Minerren gitarretan.
Proiektu pertsonala dugu Ruperrek oparitzen digun Azukre koxkorrak azken diskoa. Aspaldiko kantuak berriturik dirudite Ruperren ahotsean. Gal ez daitezen gure memoria urri eta eskasean, mesede egiten digu Ordorikak batez ere, abestiok 80. hamarkadakoak direlako gehienak. Gaurkotzeaz gain, ikuspuntu berria eskaintzen digu abeslariak, abesti zaharrak XXI. mendera ekarriz, eta balio bera, edota gehiago, dutela erakutsiz. Agian, batzuek ez duzue gogoratuko eta, garaiok...
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.