entzun.com


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Gartzia 2011ko azaroak 10

Bilboko Kafe Antzokian Katamalo

Gorka Urbizu Gorka Urbizu Katamalorekin abesten.
Katamalo Bilboko Kafe Antzokian 2011 - Iruntzi
Osteguna da Bihotz Bakartien Klubean. Hatzamarrik ez duen pianojoleak biltzeko kantuaren lehen notak jo ditu. Astiro hurreratu dira katamaloak.... Ez dezala mikrofonoak agindu poemaren lehen hitzekin hasi zuen Gotzon Barandiaranek Katamaloaren kontzertua Bilboko Kafe Antzokian, azaro honetan egin duten biratxoaren bigarren saioan.

Bilboko Kafe Antzokia leporaino beteta zegoen, sarrerak aspaldi agortuta. Gotzonek berak aitortu zuenez, nahiko harrituta daude Katamaloko kideak harrera honengatik. Izan ere, horregatik erabaki dute biratxo hau egitea, hemendik eta handik jaso dituzten eskaerei kasu eginez, oraingo honetan, Topalekun biltzen diren euskara elkarteek antolatutako Udagoienaren Ostera egitarauaren barruan.
Oholtza gainean, bederatzi lagun: Alex Arregi (ahotsa eta gitarra), Aitzina Lekue (biolina), Gorka Mugarza (eskusoinua), Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Gotzon Barandiaran (ahotsa, ukelelea), Itsaso Etxebeste (baxua), Nerea Urbizu (ahotsa eta pianoa), Itziar Castrillo (saxoa) eta Karlos Aranzegi (bateria). Eszenatokiaren erdian zegoen metronomoaren erritmoaren menpe, hasi zen emanaldia, non entzun ahal izan genituen jada ezagunak egiten zaizkigun kantak eta poemak: Basatzetan garbi, Betazalak erauztean, Iruntzi dana, Gurarika, Andamioko gizonaren buruak, Ukatu behar nizun zoriona, Urtaroa falta dugu, Nahi genuena eta beste kanta asko. Gotzon Barandiaranek irakurri zituen poemak, batzuetan, taldekideen notak eta erritmoa jarraituz, bestetan isiltasun osoz: Atzazaletan, Gogotik erori, Belaunikoaldia, Beranduegi etxeratuko naiz... Poema berriak irakurri zituen ere, gehienak berak idatzitako Katamalo (Susa, 2007) liburutik jasotakoak.
Ikuskizuna bere une gorenera heldu zenean, Gotzon Barandiarenek eten bat egin zuen Zea Mayseko lagunak aurkezteko. Txaloen artean jaso zituen ikusleriak Aiora Renteria eta Iaki Imaz Piti. Iakiren gitarra akustikoaz lagunduta, Aiorak pare bat abesti abestu zituen: Era (Bonberenea ekintzak, 2011) disko berrian agertzen diren Negua joan da ta, eta Gorka Urbizurekin batera, Kukutza III kantuak. Esan bezala, publikoa pozik, txalo eta txistu artean jaso zituen Zea Mayseko kideak.
Ordu terdi igaro genuen horrela, entzuleriak askotan lagundutako kantak eta poemak entzuten eta esan bezala kantatzen, aurkezle mutuak, Gotzon Barandiaranek hala animatuta. Jendeak ezagutzen zituen kanta gehienak, Bihotz bakartien klub honek bi disko baino ez ditu eta, Katamalo (Gor, 2007) eta Erantzi Katamalo Zuzenean (Gaztelupeko Hotsak, 2008), Gernikako Lizeo Antzokian zuzenean grabatutako diskoa. Bukatzeko, Maialen Lujanbiok idatzitako Katamalo abestia entzun genuen, El Relampago mexikar kantu herrikoari bertso berriak jarrita.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Extremdurok 80.000 sarrera saldu ditu dagoeneko. Irueko pistako sarrera guztiak saldu dituzte jada.
  • Planet London Deika irrati fanzinea Hala Bedi Irratian. On-line entzuteko: http://halabedi.org/
  • The Prodigy, Dawes, Skaters, Parquet Courts eta Eskean Krist, BBK Live-ko kartelera gehitu dituzte.
  • Derrame Rock 19 Ourensen egingo da ekainaren 20n eta 21ean laugarren urtez.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!