entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Omero 2006

DANKO JONES + TOKYO DRAGONS + VOICST Bilboko Kafe Antzokia (2006ko apirilak 13)

Torontoko potroak! Torontoko potroak!
Torontoko dragoia ikusteko aukera berria izan dugu apirilean. Pantera baten moduan eszenatokian bere gitarra trasheroa astintzen maixua dugu Danko Jones.

Danko Jones-en kontzertuak erritu erlijioso bat bilakatzen dira bere hizketaldi luze, zirikatzaile eta umoretsuari esker. "Dan Cojones" da aspalditik jendea animatzeko erabiltzen duen esaldia. Horixe izan zen eszenatokian jarri zuena: kojoiak. Izan ere kontzertu indartsua, zuzen eta iserditsua izan zen. Jendarteko lehen ilaratako bultzada, liskar eta dantzaldiek tenperatura igo zuten eta emanaldi paregabea bilakatu zen “Sleep Is The Enemy” disko berria aurkezteko balio izan zuena. Alboan Jon “JC” Calabrese ohiko baxularia zuelarik baterijole berria aurkeztu zuen, zeinak intentsitate osoa mantentzen eta askotan zuzentzen jakin zuen.
Aurretik Tokyo Dragons ikusi genituen. Londresekoak. Nahiz eta suediarrak ziduriten. Ez itxuragatik bakarrik, Hellacopters eta AC/DC taldeen arteko hard rock sendoa erakutsi zutelako. Gogoarekin gara berriz gurean zuzenean ikusteko. Baita Dankoren mihi luze lizuna ere. Mihia edo potroak?
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!