entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2011

EL HIJO, 2011-6-17, Lugaritz KE (Donostia)

Abel, Semea da. Abel, Semea da.
Jende gutxi, oso gutxi Lugaritzeko eserlekuetan. Ez dirudi Migalako abeslari ohiaren bakarkako lanak jakin min edota atxikimendu handirik sortarazten duenik Gipuzkoako musika zaleen artean. Garbi dago ez Migala ezta El Hijo beraren abestiak ez direla egunero euskal taberna eta irratietan etengabe entzungai. Baina tira, 20, 30 asko jota, pertsona besterik ez gerturatzea kontzertura penagarri xamarra iruditu zitzaidan. Are gehiago Abelek eskaini zigun emanaldi dotorea dastatu ondoren.


Itxura apainez azaldu zen banda eszenatokira eta azken uneko zailtasun teknikoren bat gainditu ondoren, apain ekin zioten musikari, a capella-ko harmonia eta guzti. Abelen ahotsa lehen planoan gorpuztu zen bezain pronto kontzertu guztiaren ardatza zein izango zen garbi utzi zigun. Bere tonu grabea, sendoa, laztan baten moduan sentitu genuen eta amaiera arte goxo goxo erabat liluratuta nahi zuen moduan eraman gintuen.
Bidaian zehar bere banda berria izan genuen lagun eta a ze banda! Egia esan, angelu eta kolore berri ugari eman zizkieten hainbat abestiei eta orokorrean oso kontzertu interesgarria burutu zutela esan beharra dago. Egia esan, banda berri honekin noiz kantu berriak kaleratuko dituen irrikan geratu nintzen, posibilitate berri ugari irekitzen zirenaren sentsazioa izan nuen kontzertuan zehar.
Mikel Laboari omenaldi ez zen falta izan noski (Antiguoko auzoan jotzean gainera, nola ez?). Orain dela gutxi Ornamento y Delitorekin batera grabatu duen Baga bigaren bertsioa egin zuen berriz ere. Grabatutakoa bezain ilun, erakargarri eta misteriotsua. Aparta, nire gusturako behintzat.
El Hijoren izenaren azpian, Abel, Migalatik kanpo kalitate handiko lan bilduma sendoa ari da pilatzen pixkanaka. Madrile
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.