entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa Abenduak 28 eta 29

Entrecementerios (Atarrabia) Hatortxu Rock 14

Urtez urte, eta urratsez urrats, hor jarraitzen du, borrokan, gure Hatortxu Rockek. Bere helburua desagertzea den jaialdi honek, sortu zenean bezalako arrazoi berberak dauzka aurrera jarraitzeko: gure anaia-arreba guztiak gure artean behin betirako izatea.

Hemen gure jaialdi handienetako baten jarraipen musikala egingo dugu, abenduaren 29koa hain zuzen ere. Egunik handiena hau izan zen, nahiz eta bezperakoa ere aski polita izan, Keu Agirretxea & Fignuh Experience, Doctor Deseo eta Selektah Stepi & Kenitra Bad Soun System-en eskutik.

Abenduaren 29an, larunbatean, akreditazioak hartu eta Nekez taldea jotzen hasia zela, sarrerako langileek zuzenean barrura garamatzate, argazkilarien fosora! Iruditan gordetzeko modukoa izan zen: antolatzaileak gu eskoltatzen eta gu atzetik, bidea ireki eta zuzenean eszenatoki azpira. Adrenalina topera sentitu genuen, eta bitartean Nekez taldea Berri Txarraken Min hau-ren bertsioa jotzen. Nafarren jotzeko era gustatu zitzaidan arren, soilik pare bat abesti entzun nituen eta ezin dut askoz ere gehiago idatzi. Modu egokiago batean ikusten saiatuko naiz, metal melodikoa ulertzeko era erakargarri horri behar duen denbora eskaintzeko.



Gatillazo ikusten dudan bakoitzean poz sakon bat sentitzen dut, Evaristo jaunak hor jarraitzen duelako; boterea, erlijioa eta zapaltzen gaituzten erakunde guztiei egurra ematen. Urteek ez dute Evaristo apaldu, eta bere dardoak La Polla Recordsen garai zaharretan bezain zorrotzak dira. Hainbeste talde gazte eta modernoren aurrean, hor dago Aguraingo punkia, zuzen-zuzenean etsaiaren aurka bere ereserki zahar eta berriak oihukatzen. Honela, Sseguratas blindaoss edo Relaciones peligrosas-ekin zorroztasun hori umore pintzelada handiekin hornitzen du, askotan sarkasmoa erabiliaz. Guzti horri Gatillazoren zeinu den zapatilla erritmikoa eta oinarrizko punk-rock indartsua gehitzen badiogu, emaitza oraindik eraginkorragoa da. La gran enga
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak

1 iruzkin

Mixil 2013-02-18 10:37:31

Eskerrikasko hatortxuren kritikagaitik. Pena ostiralekoa, baina hala ere oso konpletoa iruditu zait.

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.