entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia 2010

ETEN + AUDIENCE, Bilboko Kafe Antzokia, 2010/10/7

Audience. Argazkia: Audicence myspace. Audience. Argazkia: Audicence myspace.
Puntual hasi zen Etenek eta Audiencek Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertua.


Ikusleria biltzen hasi zen Eten taldearen lehen akordeak entzuten hasi zirenean, eta Nerbioi Ibar Ezkerreko taldeak ez zuen hutsik egin, gitarra distortsionatuak, garrasi ulertezinak eta bateria aldaketa eroak nagusi izan ziren egun Ibon Rodriguezek eta Unai de la Iglesiak osatzen duten taldearen jarraitzaileen gozamenerako. Zuzenekoak ondo islatu zuen taldearen muturreko post-hardcorea; gitarra batek eta bateria batek bakarrik osatzen dute egun taldea, baina hala ere, aretoaren espazioa ondo beteta zegoen, tentsioa eta distortsioa garaile atera ziren eta, kontzertuaren lehen atalean.

Lagun artean jarraitu zuen zuzenekoak, Eten eta Audience lagun onak baitira 2007an, Bilbo Hiria pop rock lehiaketan elkarrekin jo zutenetik. Audiencek apur bat baretu zituen gure belarriak, gitarra aldaketa perfektuak, harmonia sendoak, bluesa eta country doinu zainduetatik hasita, post-rock eta esperimentazio mugetan murgildu arte. Taldeak shake in a calm water (Bidehuts, 2009) diskoarekin biratzen jarraitzen du, nahiz eta euren azken lana Amerikanuak, Gorka Bilbaok eta Nacho Reigek zuzendutako dokumentaleko soinu banda, estreinatu berri duen Donostiako Zinemaldian. Ez da arraroa Berde ekoiztetxeko lagunak Gernikako taldea aukeratzea lan honetarako, erabat garraiatzen gaituelako Nevadako landetara. Post-rock elegantea da Audience taldeko musika, gitarra, baxua eta bateriaz gain, pianoa eta biolina ere ageri baitira, bluesaren eta countryaren klasizismo hutsetik, egungo post-rockaren mugetaraino dabilen bidea egina baitute. Bidehutsekin argitaratutako diskoa zuzenean grabatu zuten Garate estudioetan Kaki Arkarazoren gidaritzapean, tresneri analogikoa erabilita. Horregatik, akaso, euren zuzenekoak dira hain perfektuak eta zainduak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.