entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2011ko abenduak 20

Euskalduna jauregia (Bilbo) Baionatik Bilbora kantaldia

Itxura polita ageri zuen Euskalduna jauregiak. Argazkia: Urko Ansa. Itxura polita ageri zuen Euskalduna jauregiak. Argazkia: Urko Ansa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskal Kantagintzaren inguruan egindako azken egitasmo hau bereziki da interesgarria: Iparraldeko musikagintza, gure herriaren historian hain erabakiorra izan denari, benetako omenaldia egin zitzaion Bilboko Euskalduna Jauregian. Diskoa argitaratuta, orain zuzenekoen txanda da; poztasun asko emango dizkiguten zuzenekoak, Bilbon ikusitakoa errepikatzen bada (eta ziur egon hala izango dela). Akats bakarra izan zuen emanaldiak: soinuak errebotea egiten zuen atzeko partetik, eta nahiko enbarazu egin zigun ikusle askori hainbat momentutan.


Baina arazo tekniko txiki horrek ez zuen, inola ere, gauaren handitasuna zapuztu. Gainera, entzun genituen 25 kantuetatik soilik 4 daude diskoan, era honetan eskaini diren abestiak 41 izan dira guztira. Euskal musikagintzaren 41 artelan entzulearen eskura. Eta hau guztia borobiltzeko, 2011ko abenduak 20 hau Euskal Rockaren historiara pasako da, Errobi taldea taula gainera itzuli zena bezala gogoratuko baita. Errobi itzuli direla? Bai, jaun andreok, egun honetan Errobi oholtza gainera igo zen, eta zer gertatuko den ez dakigun arren (kontzertu gehiago egingo ote dituzte?), gutako askok bizitutako momentu horiek betirako gordeko ditugu. Itzulera bat, eta agur baten testigu ere izan ginen: Pantxoa eta Peio bikotearen azken kontzertuetako bat ere egun honetan izan baitzen. Zaila egingo zaigu egoera berriari egokitzea, zalantzarik gabe.
 Dekorazio ikusgarria eta Maider Segurolaren aurkezpen guztiz aproposak lagundurik (eroso eta dibertigarri egon zen), beste gau gogoangarri bat bizitu genuen, eta
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.