entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Urko Ansa 2011-12-20

FNAC Bilbo Su ta Gar

Xabi eta Aitor emanaldiaren une batean. Argazkia: Urko Ansa. Xabi eta Aitor emanaldiaren une batean. Argazkia: Urko Ansa.
Astearte arratsalde honetan Bilbora joatearen arrazoia, hasiera batean “Baionatik Bilbora” jaialdia bazen ere, horra non topatu ginen Eibartarren mini-kontzertu honetxekin. Fnac Saltokiaren ikuskizunen txokoan izango zen, eta gainera Euskalduna Jauregian, iparraldeko artistak garaiz ikusteko denbora emango zigun.

Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida izan ziren Eibarko taldearen ordezkariak, eta aurkezpena egin ondoren “Norbera bere ametsen jabe”ren bideoklipa proiektatu zuten pantailan. Zer esanik ez, nahiz eta klipa interneten ikusia genuen, pantaila handian ikustea beti izango dela askoz ere hobea. Abestiak egurra eta birtuositatea, biak hala biak gogotik ematen ditu, eta paisai eder asko ikus daitezke bertan, Itziarko paradisuzko bistak gailentzen direlarik. Argiak piztu ondoren, Xabik eta Aitorrek azaldu ziguten klipean hiru partaide bakarrik agertu izanaren arrazoia: David Zarzosa baxu joleak taldea utzi ondoren grabatu zen disko berria, eta Aitor bera (“orkestra-gizona”, Xabiren hitzetan, kar-kar) izan zen baxua grabatzearen arduraduna. Jarraian Kalte taldeko Igor Diez fitxatu zuten, taldearekin bira egiten ari den mutila, bere gaztetasunak aurrera egitea ekiditen ez dion baxu jole berria.

Diskoaren inguruan hainbat azalpen eman ondoren, eta Jo Ta Ke ekoizpenak eta taldearen inguruko beste auzi batzuen inguruan solasaldia egin ondoren (Madrilen, Katalunian, Galizian jo dutela, eta Madrilen inongo arazorik izan ez zela) 3 piezako set akustikoa eskaini zigun Eibarko bikoteak. “Hegan”, disko berriaren sarreraren ondoren “Zain, zure zain” balada harrigarriaren txanda heldu zen, inoiz egin duten baladarik onenetako bat, zalantzarik gabe, eta heavyrik gogorrenari ere ileak puntan jartzeko ahalmena duena. Ikuslegoaren partetik, flashak lanean hasi ziren, baina Su Ta Garrek hor segitzen zuen, akustikoan ere dena ematen. Kontzertua, gainera, mikrofonorik gabe egin izanak eta musikariak hain gertu izateak balio berezi bat ematen zion showari. Eta, hirugarrena eta azkena, “Beti tente eta tinko”, hau bai jatorrizkoa elektrikoa dela eta ezberdintasuna hemen ikusi daitekeela: akustikoan benetan borobil geratu zitzaien, era berean Aitorri abesti berriengan duen konfiantza aurpegian nabaritzen zitzaiolarik. Bi gitarra jole hauen maila teknikoa agerian gelditu zen, “gauzarik zailenak erraz egitea" lortzen dutelako, maisuen modura. Esku artean gitarra bana besterik ez zutelarik, abestiei eman zioten indarragatik eta beste gauza askorengatik (profesionaltasuna, pasioa, kalitatezko disko eta kontzertuak, karisma, teknika, konstantzia...) euskal rock and rollaren altxorrik onenen artean dagoen mende laurdeneko taldea dugu Su Ta Gar.
Amaieran, jarraitzaileekin argazkiak eta diskoen sinatzea zetorren, baina berehala egin ziren ilarak ikusita, azkenean alde egitea erabaki nuen, Euskaldunara berandu ez iristeko. Tranbia hartu eta han gaude, puntuan (eta hori ez da beti gertatzen...) iparraldeko kantu tradizonalak baina baita rock and rolla entzuteko prest: Errobi-ren itzulera eta Niko Etxart!!!! Berriz ere euskal musikak Bilbo hartu zuen. Euskalduna izan dadin euskaldun…
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!