entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2012ko uztailaren 20a

FNAC (Bilbo) Asmo Txarrak

Asmo Txarrak zuzenean. Argazkia: Urko Ansa. Asmo Txarrak zuzenean. Argazkia: Urko Ansa.
Ondarroako hirukoteak Urkixo etorbideko saltoki erraldoian joko zuela jakin eta berehala, ostiral arratsaldeko plana argi neukan: Bilbora noa! Asmo Txarrak ikusteko aukerak ez dira asko izaten eta horrelakoetan bi aldiz pentsatu gabe egin behar dira gauzak.

Taldea hain gertu edukitzeak, eta era berean ikusten nituen lehen aldia izateak, gogo biziz senti arazi zidan kontzertu osoa. Gautxoriak zain, lehen diskoan ateratzen ez den kanta eraginkor honetatik hasita, berehalakoan etorri zen taldearen kantarik onena, Laztan pottola, kanta boteretsua eta guztiz kutsakorra dena. Hemen jada argi zegoen taldeak nola erritmoak aldatzea duen gustuko, gitarra solo gihartsuak eta baxuaren presentzia ahalguztidunak borobilduta. Izan ere, baxuak bere terrenoa markatzeko daukan autoritateak taldea markatzen duela esango nuke, pasarte eta progresio mardulak lortzen dituelako, eta funkaren influentzia ikusgarriak bateria apartaren eta gitarra dotoreen helduleku bihurtzen duelako. Rock klasikoa izaten jarraitzen du, baina eragin beltz horrek benetan berezi egiten du hirukotea. Elkar ezagutu nahian, Sorgin gaua frenetikoa eta hau bezain animatua den Popa bistan-ekin konturatzen zara zein boteretsu izatera iritsi daitezkeen. Jende gutxi bildu ginen, ordea. Dena den, ohikoa da gure herrian hain talde onak eduki eta haietako asko oraindik ezagunak ez izatea.
Baina guzti horrek berdin digu hain gustura pasatako momentuetan. Honela, Jose Ramon Etxeberriak eta Patxi Alkortak instrumentuak trukatzeko garaia (gitarra baxuaren truke) iritsi zen Ezin zaitut asen. Dirua, beste momentu intentsu bat bizitu ondoren, Intro etorri zen eta segidan Jimi Hendrix-en Fire-ren sekulako bertsioa, ahotsetan John Breen-en kolaborazio paregabearekin. Aparta! Azkenik, Popa bistan eskaini ziguten berriz ere, seguru aski lehenengo aldian baino oraindik hobeto. Eta honela, hain motz egin zitzaigun kontzertuaren amaiera iritsi zen. Potentzial handia duen talde baten aurrean gaude, agian bultzada baten faltan bakarrik dagoena, edota kultura musikal handiago batean bizi den gizarte bat baino beharko ez lukeena, aurrerapauso handiago bat eman ahal izateko.                                                                                                                   
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.