entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria Kortabarria 2016/04/08

Gasteizko Gaztetxea Sumision City Blues + Fiachras

SCB. Argazkia: Dos Por Dos SCB. Argazkia: Dos Por Dos

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Duela gutxi iragarri zuten Hala Bedi irratiak eta Gasteizko gaztetxeak, elkarlanean, hileroko epean eta zuzeneko musikaz gozatzeko helburu sinple bezain argiarekin, kontzertuak antolatzen hasiko zirela. Ez da bi eragileen artean kontzertuak antolatzen dituzten lehen aldia … eta ez dadila azkena izan! Hala, duela urte asko gaztetxeko asanbladako kideek Hala Bedi irratian zuten irratsaioaren izenari keinu egiten dion izena jarri diote egitasmoari: Muinoko Hotsak.


Gaua berotzeari Fiachras gipuzkoarrek ekin zioten. Duela ia urtebete kaleratu zuten Amnsesia eta Argia (Mauka Musikagintza) diskoa, taldearen ibilbideko hirugarren lan luzea eta, era berean, diskorik rockeroena eta gitarzaleena. Kontzertuak iraun zuen ordubetean, disko honetako zenbait abesti eskaini zituzten, tartean diskoa irekitzen duen Egiaren argia, Jainkoekin, La Hermandad de la cueva eta Zuberotar baten aurrean. Baina, beraien aurreko lanetako abesti batzuk ere jo zituzten. Eta nola ez, taulara beraien atzetik igoko ziren lagunekin batera duela bizpahiru urte erdibana kaleratu zuten EP hartako Antes de marcharme jo zutela ere esango nuke. Kontzertura hurbildu ziren 225 musikazaleek ederki gozatu zuten bere garaian punk-rock doinuak egiteaz aspertuta zeudela aitortu zigun boskote honekin.

Eta, hauen atzetik, Sumision City Blues, egun Gasteizen, eta esango nuke Euskal Herrian ere, aurkitzen den talderik gozagarrienetakoa. Letra garratzak, batzuetan umoretik eta ironiatik hurbil daudenak, deskribatzen zaila diren doinuekin nahastuz. Funk eta bluesetik edaten dute, baita rock eta punketik. Soinu propioa duen taldea dugu Sumision City Blues, eta taldeak zein doinu egiten duen galderari, "Sumision City Blues egiten dute" erantzungo nioke, argi, ez dira eta beste ezeren kopia. Horrela, beste ordu bete iraun zuen kontzertuan, azken bost urteetan taldeak kaleratu dituen EP, single, bilduma eta bestelakoetan aurkitu ditzakegun El Rey, El  odio que guardas para mi blues garratz elektriko dantzagarria, eta galbidea zein kitzikagarria izan daitekeen azaltzen digun El efecto demacracion taularatu zituzten. Ederki gozatu genuen, beti egin izan ohi dugun bezala. Eta gainera, abuztu partean Xixongo Circo Perrotti estudioetan grabatuko duten taldearen lehen lan luzean izango diren pare bat abesti eskaini zituzten lehen aldiz zuzenean, primizian: Esperándola y deseando que no venga eta Beirut City Boogie. Zorionekoak gu. Emanaldia Mentira abestiarekin amaitu zuen boskoteak, gezurra diren zenbait egi botaz.
Eta horrela, amaitu zen Muinoko Hotsak egitasmoaren baitan egin eta ospatutako lehen kontzertua. Hurrengoan, maiatzaren 13an, Anari eta Izaki Gardenak taldeak izango ditugu gurean.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.