entzun.com


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2009

GATIBU – 2009-09-26 – Plateruena Kafe Antzokia (Durango)

Sentitzen dugu, ez daukagu kontzertuaren argazkirik. Sentitzen dugu, ez daukagu kontzertuaren argazkirik.
Gogo biziz hartu genuen gernikarren emanaldia, izan ere uda osoan eskaini dituzten kontzertu ugarietatik bakar batean ere ikusi gabeak ginen…Eta azkenik iritsi zen momentua, jada disko berria sakonki ezagututa genuenean. Eta denetan onena, areto batean izango zen, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian! Hori gutxi balitz, DVDaren grabaketa egingo zuten, nahiz eta jada irudi mordo bat grabatuta zeuzkaten beste emanaldietan (Donostia, Bilbo eta Gernikan). Hementxe, Plateruenan, grabatu zuen Abenduan Su Ta Garrek bere azken DVDa ere, aurki kaleratuko dena. Leku berezia, beraz, akustika perfektuagatik eta ematen duen intimitate sentsazioagatik (zertxobait txikia baita, baina ez hainbeste!).


Giro ezin hobea, eta nola ez! “Sold Out” kartela jarrita takilan: dena agortuta. Han zegoen ilara internet bidez erreserbatutako sarrerak jasotzeko besterik ez zen. Aretora hurbiltzen ginela, gure susmoak guztiz bete ziren: ikuslegoaren gaztetasuna (media 14-15 bat urte) eta boteloia. Baina horrek guri bost axola.

Azkenik argiak itzali zirenean, eta akorde horiek entzutean, “Bang bang txiki txiki bang bang”, ikuslegoa (batez ere neskak) zoratu egin ziren. Alex Sarduiren irteera eztandagarria izan zen, bere estiloko dantzak eta mugimendu horiekin, gaua nola izango zen antzematen lagundu zigun: festa giroa, publikoaren partehartzea eta hipermotibatutako frontmana. “Ure dakar zeruek” izan zen bigarrena, eta planteamendua argi geratu zitzaigun: azken diskoari goitik beherako errepasoa (bi kanta izan ezik denak jo zituzten) eta lehen garaitako klasiko batzuk tartekatuak. “Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik” (2008) izeneko bere azken diskoan sinesten dute, konfiantza daukate eta ez da gutxiagorako. Klasikoetatik ezin falta ziren “Musturrek sartunde”, “Lorak eskaintzen”, “Zoramena” hala “Inpernuen ate joka”. Hemen berdin zuen zein diskotako kanta zen: mundu guztiak kantatzen zituen hasieratik bukaerara.

Disko berriko beste harribitxi batzuk: “Nor zara zu?”, “Pailazo”, “Apirilaren 27”, eta motibazio izugarriz kantatutako “Eztanda egin arte”eta “Bizitzeko gogoa”. Bero handia egiten bazuen ere, ezin irribarreari eutsi eta denak pozik gure buruen gainetik pasatzen zen kamerari agur egiten. Alexek berak hainbat aldiz esan zuen itzela izaten ari zela, eta hitzez ere ezin zela azaldu sentitzen zuena. Areto batean baldintza hoberenetan jotzeagatik izango ote zen hain giro berezia?

Azken txanpa gertu zegoen, eta lehen diskoko “Urepel”en txanda izan zen. Eta, gaua amaitzeko, guztiok espero genuen “Grand finalle”-a: “Zeu, zeu, zeu!” azken lanekoa, eta gaueko onenetakoa. Ordu eta hiru laurdeneko maratoia. Larunbata, gau beroa, elkartasun sentsazioa (inolako istilurik ez), eta ia gaindiezina dirudien musiko taldea: karismatikoak, teknikoak, pose onekoak…Eta dena zuzentzen duen frontman famatua, agian beti mugimendu berdinak egiteak hasierako subidoi horren efektua (momenturen batean) galarazi lekiokeena. Showman perfektua, edozein kasutan.
DVDa noiz aterako den irrikatzen gaude. Agian gure buruak ikusteko, agian gau perfektu bateko oroimenak inoiz ez galtzeko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Carlos Ortiz, Balerdi Balerdiko baxu joleak taldea utzi du. Dagoeneko ordezkoa bilatzen ari dira.
  • Siniestro Total taldeak kantu berria argitaratu du: Chico de ayer.
  • Cockney Rejects talde mitikoak urriaren 3an joko du Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Oi!
  • 5 urteren bueltan, Fito y Fitipaldis estudioko disko berria  gabatzen hasi dira. Udazkenean kalean.
  • BBK Live jaialdirako sarrerak agortu dira. 120.000 pertsona bilduko dira Kobetamendin.
  • Rob Younger-en (Radio Birdman) THE NEW CHRISTS Bilbon & Donostian ekainaren 25 eta 26an.
  • The Drones uztailean EHn ariko dira: 17an Donostian, 18an Gasteizen eta 19an Bilbon.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!