entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2012-11-22

Gazteszena - Donostia Ty Segall

Ty Segall. Argazkia: Juan G. Andr Ty Segall. Argazkia: Juan G. Andr
Ikaragarria izan zen Ty Segall Band-ek Donostian eman zuen kontzertua. Ez dut beste hitz egokiagorik aurkitzen Gazteszenako aretoan ikusi eta gozatu genuen erakustaldi hura deskribatzeko. Egia esan, askoetan "ikaragarri" adjektiboa errazegi erabiltzen dugula iruditzen zait. Kontzertuen dezibelio jausi bortitzaren ondorioz, batzuetan zentzua pixka bat galtzen dugu beharbada, eta musikaren benetako funtsa eta balioa zein izan den laino baten atzean ahazten dugu. Intentsitatea kalitatearen gainetik balioztatzen dugu honelakoetan, gauza batek bestea eragotziko balu bezala. 
Eta ez luke beti honela izan behar. Garbi dago r'n'r kontzertu bat (are gehiago garage kutsuko bat) zarata et  elektrizitate jario axolagabean oinarritzen dela. Baina hala izanik ere, horrek ez dauka zergatik jotzeko teknika eta abestien konposizio mailaren aurka egin behar. Bata eta bestea erabat osagarriak izan daitezke. Eta horixe bera da Ty Segall-ek Donostian eta azken batean bere disko guztietan erakusten duena:
Garageak eskatzen duen freskotasuna, zarata, zikintasuna, lotsagabekeria umorea eta punk jarrera (Stairway to heaven-en minutu bateko bertsioa historikoa izan zen) bai, baina baita teknika fina eta doinu borobilak. Berrikuste eta omenaldi tuntunaren gainetik musika estilo honek aurrera begiratu eta mugitu arazteko gaitasuna du Ty-ren eskuetan eta hori gauza handia eta zergatik ez? ikaragarria da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.