entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Napal 2004

HATORTXUROCK 6 Berrioplano (Iru

Abenduaren 25ean burutu zen kontzertua itzela izan zen. Esan beharra dago taldeen eskaintza ez zela gazteenentzako pentsatutako zerbait izan. Hatortxurock jaialdiaren azken edizioa pixka bat helduagoentzako pentsatua zegoela ikusteko parada izan genuen. Ohikoa den bezala, gaztetxoenek ere parte hartu zuten kontzertuan, baina gehien bat ikusi ahal izan genuena aspaldian horrelako kontzertuetara joaten ez den jendea izan zen.

Jaialdia hotz handiarekin hasi zen, eta, barruan berotzen zihoan bitartean kanpoan elurrak Berrioplanoko lurrak zuritu zituen. Kontzertua, hala eta guztiz ere, bero mantendu zen talde ezberdinen bertsioekin. Jo zutenak Betagarri eta Koma, baina abestu zutenak talde ezberdinetako kantariak izan genituen. Itzela izan zen: Etzakit, Txapelpunk, Barrikada, EH Sukarra, Su ta Gar, Latzen, Piperrak, Berri Txarrak, Exkixu, Gatibu, Delirium Tremens, Tonino Carotone, Urtz, Deabruak Teilatuetan, Etsaiak eta Ken7 taldeen abestiak zuzenean ikusi eta entzuteko parada izan genuen. Musika mota guztiez gozatzeko aukeraz aparte, Euskal errepresaliatuei gure elkartasuna adierazteko aukera izan zen aurten ere. Seigarren edizio hau berezia izan genuen. Bertsioen atala antolatzea lan gogorra izan zela aitortu ziguten antolatzaileek, baina emaitza ezin hobetzat jo dute. Taldeek ere, poztasun handiz hartu zuten. Talde ezberdinen arteko entsegu asko egin behar izan ziren arren, erantzuna ezin hobea izan zela azaldu ziguten. Azkenik eta aurtengo Hatortxurockaz gozatu ostean, hurrengo urtekora begiratzea besterik ez dugu. Seguru gaude ahalik eta kontzerturik erakargarriena antolatzen saiatuko direla eta, dagoeneko ohitura denez, sekulako arrakasta lortuko dela. Ezin ahaztu ere Guardia Zibilaren partetik kontzertuaren aurka egindako ahalegin guztiak. Jaialdira joandako jendeak horien errepide kontrol zorrotzak jasan behar izan zituela salatu behar dugu. Horrek ala ere, ez zuen euskal errepresaliatuen aldeko oihartzuna isilarazi. Hator hator neska mutil etxera! Zorionak beraz, beste urte batez kontzertu honen inguruan lan egin duten guztientzat. Zorionak eta hurrengo urtera arte!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.