entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Sagardantza 2011-08-26

Kafe Antzokia The Excitements + The Teenagers

The Excitements, hot hot The Excitements, hot hot Rythym & Soul. Argazkia: Koldo Orue.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bilboko Aste Nagusiaren baitan, luxuzko kartela gotzateko aukera izan genuen, soul dotoreenaren eta r&b beroenaren predikatzaileen eskutik, alegia, Al Supersonic and The Teenagers eta The Excitements taldeen eskutik, hurrenez hurren.


Oholtzara igotzen lehenak Granadatik heldutako The Teenagers taldea izan zen, Al Supersonic abeslari eta gitarra jolea buru zutela. Tipo hauek zuzenean entzutea gozamen hutsa da. Soularen alderdi sofistikatuenaren zale amorratuak dira eta soinu garbi eta melodikoa, halako gardentasunez, esakini zuten. Organoak eta haize sekzioak fintasuna eman zioten multzoari eta Alfredok gitarra jotzeko duen modu biziki doi eta dotoreak zirkulua borobildu zuen.
Egungo Northern Soul eszenaren barruan zergatik den ezinbesteko taldea garbi utzi zuten Granadakoek: Keep on Walking, Rumours eta United Nation of Soul (Euskal Herriko aitzindariei eskaini ziena), Stand by me edota Mercy Mercy (azken hau "Stax-zaleagoa") argumentu aski indartsuak dira. Alabaina, The little red rooster song altxorra jo gabe utzi zuten eta, lagunok, hori pekatu bat da.

Kontzertuaren lehen zati hau dotorea eta sofistikatua izan bazen, bigarren partea izerditsutzat joko dugu. Oholtza gainera Bartzelonako The Excitements konbo beroa irten zen. Ahotsetan Koko Jean Davisek bikain eraman zuen aurrera emanaldia, publikoarekin segituan lotura beroa erdietsiz (anekdotaren esparruan esan dezagun Kokoren gona motzak bat baino gehiago lur eta zur utzi zuela). Aurreko taldea baino hamarkada bat lehenago (gutxi gora behera) egiten zen musika jaurti zuten hauek, alegia, r&besa eta hasierako soula, bero bero eta modu grinatsuan.
Bai, "Pleistozenoko" doinuak egiten dituzte. Eta zer? Publikoak nola dantzatu zuen ikusita, musikak edaderik ez duela esanen genuke guk. Bai, eta bertsioak egiten dituzte soilik. Eta zer, From now on (Nathaniel Mayer), Wait a minute (Barbara Stephens), You’d Better Stop (Doris Troy) edo Never let you go (Little Richard) zuzenean entzuteko aukera ematen badigute?
Ostiral gauekoa kristoren arrakasta izan zen. Hori da egi bakarra.


Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!