entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia / Sagardantza 15/11/5 eta 15/11/7

Kafe Antzokia / Zentral Kafe Antzokia Peiremans+ Bilbon eta Iruņean

Peiremans+ Iruņeko Zentral Kafe Antzokian. Argazkia: Sagardantza Peiremans+ Iruņeko Zentral Kafe Antzokian. Argazkia: Sagardantza

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hamar urteko etenaren ondoren, Peiremans+ taldea itzuli da Euskal Herriko aretoetara kontzertu sorta bat eskaintzera.


Bilboko Kafe antzokia, azaroak 5

Bilboko Kafe Antzokian jo zuen Peiremans+-ek lehendabizi. Aretoa leporaino beteta, ikusmin handia zegoen. Urduritasuna nabaria zen publikoaren artean, Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak, Marino Goņik eta Txikik osatutako taldea taularatu baino lehen. Haiek ere harrituta zeuden horren harrera beroarekin, sarrerak aspaldi agortuta.
Izaki Gardenak-ek zabaldu zuen Bilboko zuzenekoa. Aurri gara (Oihuka) azken diskoaren aurkezpena egin zuten, gasteiztarren hirugarren lan luzea. Jon Basagurenek (ahotsa eta gitarra) gidatzen duen taldea dena emateko prest agertu zen taula gainean hasierako urduritasunak alde batera utzita (Peiremans+ taldearen telonero eta antzokia beteta izatea ez da hutsaren hurrengoa). Izaki Gardenak-ek ez zuen hutsik egin.
Azken diskoko abestiak izan ziren nagusi, baina lehenengo bi diskoetako abestiak ere jo zituzten. Ejekuzioa bikaina izan zen. Badirudi, eta Jon Basaguren taldeko liderrak aitortu du, taldea, konplexuak eta beldurrak baztertuta, disfrutatzen hasi dela egiten duenarekin. Pop kutsuko abesti indartsuek hitz ederrak dituzte lagun. Hori baita Izaki Gardenak taldearen ezaugarrietako bat, indarra eta energia, are gehiago zuzenekoetan.

Denek espero zuten unea heldu zen gero, Peiremans+-en txanda, alegia. Oihuek eta txistuek lagundu zuten taldearen agerpena eszenetokian. Joan zinen abestiaren riff gitarreroak nerbioak askatu zituen publikoaren artean eta kantak abestuz taldea lagundu zuen askotan.
Lehenengo zatia, Imanol Ubedak gidatu zuen ahotsetan. Jose Luis Otamendik idatzitako poeman oinarritutako Gaur euria egin du abesti ezagunak klimax-a ekarri zuen. Peiremans+ taldeko kideak eskarmentu handiko musikariak izan arren, esan beharra dago Marino Goņiren (Balerdi Balerdi) baxua ezinbesteko oinarri sendoa izan zela (zaharrak badaki!). Imanol, abestien artean azalpenak ematearen zale, Zortziak bat abesti berriaren nondik norakoak azaldu zituen. Badirudi bertsook Simon Gandarias bertsolariarenak direla, orain arte anonimoak zirela uste bazen ere.
Zortzi abestiko errepertorioa –2005ean publikatutako EParen bostak eta kontzertu sorta honetarako espresuki konposatutako beste hiru–, motz geratuko zelakoan-edo, Peiremans+ taldeak zenbait bertsio jo zituen, tartean Weezer taldearen Photograph eta Sam Cook-en Wonderfull World.
Kontzertuaren bigarren zatian Gorkak hartu zuen protagonismoa. Orduan etorri ziren Bemidji edota Hitz ederrak abestiak bisetan.

Iruditzen zait entseguetarako tarte handirik ez zuela izango Peiremans+ taldeak, azken finean talde paraleloa da eta kide bakoitzak berezko proiektuak, musika taldeak eta lanbideak ditu. Baina esan beharra dago Peiremans+ konpaktoa dela, arrakala gabekoa, urteek eta taulak emandako esperientziaren seinale. Desagertu eta agertu berri den taldeak merezi du. “Joan ginen baina hemen gaude oraindik”.
Testua: Myriam Garzia

Iruņeko Zentral aretoa, azaroak 7

Monte del Oso
eta Peirmenas+ taldeek Iruņean emandako kontzertuaren inpresio batzuk baino ez ditut jasoko datozen lerroetan.
Iruņeko taldeak ireki zuen gaua beteta zegoen Zentral aretoan. Ion, Luis eta Edu hirukoak ongi bete zuen teloneroen papera, indartsu joz eta beren lehen diskoari (Esto tiene que doler) errepasoa eginez. Pendiente gelditzen zaigu euren indie rock, power pop eta gitarkadak areto txikiago batean entzutea.
Ondoren Peiremans+ atera ziren, talde titular indartsuarekin (Myriamek jada aipatu ditu aurrelari, zentral, atzelari eta atezaina, hortaz ez dugu alineazioa berriz errepikatuko). Bada, kontzertu gozagarria eskaini zuten, kantu berriak zein zaharrak tartekatuz, Deabruak Teilatuetan ekarri zizkiguten (Zuentzat) eta, nola ez, Rivers Cuomoren itzala ez zen falta izan: Weezer-en bertsioan ez ezik, Radio Maria gisako kantuetan ere estatubatuarren eragina nabaritu genuen. Hain zuzen ere, polita iruditu zaitzaigun Radio Maria deitzen duten eta oraindik izenburua ez duen kantu berri hori.
Modu berean, gustatu zitzaigun taldekideak erlaxatuta ikustea, gozatzen. Eta zer esan Marino Goņiri buruz? 40 urte gaztetuta antzeman genuen, ia nerabe, eszenatokiaren ezker aldean baxua jotzen (bikain) eta iribarrea aurpegitik kendu gabe.
Testua: Sagardantza

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.