entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-3-21

Karmengo eliza (Markina-Xemein) Anne Etchegoyen

Anne Etchegoyen Markinan. Argazkia: Urko Ansa Anne Etchegoyen Markinan. Argazkia: Urko Ansa

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kontzertu benetan berezia bizitu genuen Markinako Karmengo elizan igande arratsalde hartan. Korrika Kulturalaren barruan antolatua, Donapaleun jaio baina Frantzian famatu egin den neska honek daukan aparteko ahotsak guztiz liluratu gintuen.


Gainera, Markinako Xemein Abesbatza eta Emeki Korala izan zituen lagun: ikuskizuna bermatuta zegoen. Lehenik abesbatzak eta gero koralak bere momentua izan zuten, bakoitzak bi abesti interpretatu zituztenean. Bi kanta aipatzearren, Abesbatzak Benito Lertxundiren Baldorba kantaren bertsio zoragarri bat eskaini zigun, eta Koralak Itoizen Lau teilatu-ren beste bat. Bosgarren kantan atera zen Anne, bere bi musikariekin. Bertsio bikain asko eta abesti berriren bat edo beste geneuzkan zain, akaso bertsio gehiegi, baina ez dut uste inor esku hutsik irten zenik. Urkoren Guk euskaraz, Benitoren Loretxoa, Etxahunen Goizian argi hastian liluragarria, Urxo Zuriarekin elkartu zuena
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.