entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Odlok 2006

KIKE TURMIX-I OMENALDIA Jam Aretoa, Bergara (2006/02/14)

Rock’n’Roll jaialdi batetan Lobo Eléctrico, Mermaid, Inquilino Comunista, Nuevo Catecismo Católico, Hot Dogs, Athom Rumba eta Pleasure Fuckers bata bestearen atzetik ikustea ez da opari txikia.

Kike handiak tamaina bereko kartela merezi zuen. Inquilino eta Mermaid-ek ukitu nostalgikoa jarri zuten. Hot Dogs-eko partaideek berriro errepide gogoak dituztela nabarmendu zuten. Lobokoek hainbeste atsegin dugun show-a montatu zuten beste behin. Atom-ekoei kostatu zitzaien hastea baina gogor eman zioten. Pleasure Fuckers-eko partaideek, oso altuak izateaz gain, oso ozen astintzen diete instrumentuei eta NCC-koek disko berriko kanturen bat aurreratzeaz gain, gustura daudenean tralla ematen parekorik ez dutela frogatu zuten. Eszenatokian paratutako aldaretxo batean, argazki bat eta zilar koloreko pote bat. Kikek gau osoa eman zuen bere saltsan... Kontzertuaren une batean, talde ezberdineko partaideek Kikeren “plazer jotzaileekin” kantatu zutenean, lagun baten eskuetan, dantzan aritu ziren Kikeren errautsak eszenatokian. Debako kostaldean itsasoratu aurreko azken guda dantza.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!