entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Jon Eskisabel 2007

KONEXIOA: HARITZ OLEAGA QUARTET, DE DIEGO ANAIAK, RUPER ORDORIKA ETA MUSIKARI ESTATUBATUARRAK Gastei

Jaialdiaren logoa Jaialdiaren logoa
Ez dira asko izango jazz jaialdi bat hartzeko Mendizorrotza kiroldegia baino glamour gutxiagorik duten lekuak. Aretoa hutsik ikusteak atzeraka egiten du, alde egiteko gogoa piztu. Horrela gertatu zen Gasteizko jazz jaialdiaren aurtengo egitarauaren lehen egunean. Emanaldia hasteko ordu laurdena falta zela apenas ginen ehun lagun kiroldegian, eta antolatzaileak kezkati zeuden, telebistako kamerek harmaila hutsen irudiak hartuko ote zituzten.

Emanaldia abonutik kanpo utzi izan ez balute, agian zaletu gehiago hurreratuko zen... Azkenean, ordu erdi beranduago hasi zen ekitaldia, seirehun entzule inguru batu ginenean.
Konexioak izeneko ekimenaren estreinaldia zen, baina ikusi zenez, konexioak ez du oraindik jendearekin konektatu. Euskal Herriko musikarien eta kanpotarren (edo AEBetakoak soilik?) arteko elkarlana bultzatzeko sortu du Gasteizko jaialdiak sail hau, euskal musikariek jaialdian parte hartzeko kanpotarren bedeinkapena beharko balute bezala. Hala ere, beste aukerarik ematen ez zaien bitartean ontzat hartu beharko da ekimen oro. Lehen ekitaldi honetan, Julliard Schooleko musikariak izan ziren euskal musikarien aitaponteko.
Hasier Oleaga Quartet –The Heckler izenarekin disko bat kaleratu berri duen talde berbera– hiruko haize atal batekin aritu zen –saxofoia, tronpeta eta tronboia–, non bereziki Terrell Stafford tronpetista nabarmendu zen. Estandarrez osaturiko emanaldia eskaini zuten, ondo interpretatua eta atsegina, baina ustekaberik gabekoa. Mamitsuagoa izan zen Juan eta Victor de Diego anaiek hirukote batekin –pianoa, bateria eta kontrabaxua– eman zuten kontzertua. Gutxienez, bi musikari bilbotarren zenbait pieza beste musikari batzuen eskuetan entzuteko aukera izan genuen. Azkenik, Ruper Ordorika azaldu zen, gitarra eskuan zuela, eta alboan Terrell Stafford. Hondartza galduan kantua eskaini zuten, gutxigorabehera diskoaren molde berean, baina tronpetak leku handiagoa hartuz. Ondoren, Oleagaren taldea eta haize ataleko beste bi kideak batu zitzaizkien Martin Larralde-ren soul bertsioa jotzeko. Hain da ederra kantua, eransten zaiona eransten zaiola kalterik ez diola egiten. Eta ustekabean, hirugarren kantua azkena izango zela iragarri zuen Ordorikak, denon atsekaberako. Beltzarana-n De Diego anaiak batu ziren taldera, eta entsegu urritasunak eragindako doitze eza agerian geratu zen. Ordorikaren kasuan anekdota bat baino ez zen izan elkarlana, baina balio zuen ondorio bat ateratzeko: zein ondo egokitzen zaizkion haize instrumentuak Ordorikaren musikari. Haatik, oñatiarrak apenas erabili ditu bere diskoetan.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!