Aurtengo kartela.
Laugarren aldiz antolatzen zen Erriberako herri txiki honetan jaialdi erraldoi hau eta dena primeran atera zen (datorren urterako zerbait handia prestatu nahi dute). Herriko koadrila guztiak antolaketan laguntzen, ekitaldi guztiak bere orduan hasi ziren.
Hasieratik argi zegoen kontzertuak harrakasta izango zuela, jendetza bildu baitzen herriko txoko guztiak inbaditzen: litroak dastatzen skinhead talde bat, diaboloarekin jolasten punk multzoa, lurrean eserita jebi batzuk...
Goardia zibilak ere, paper estelarrean, herriko sarrera nagusietan kontrolak jarri, jendeari txina kendu eta potroak ikutzeari ekin zion hasieratik. Kontzertuetan gozatzen geundenean ate nagusira gerturatu eta argi eta soinu espektakulu paregabea eskaini zuten... inortxok ere jarraitu ez zuena.
Kontzertuetan gustu guztietarako taldeak parte hartu zuten (Skalariak, Asgarth, Banda Bassoti, Kaos Urbano, Akatu…) eta esan behar da jendeak ondo erantzun zuela estiloari gehiegi erreparatu gabe. Berdin zen lehenengo maketa aurkezten zuen taldea edo laugarren diskoa aurkezten zuen talde beteranoa izan. Punkiak, jebiak, kaskamotzak, denok batera festa paregabea egin genuen. Eta kantu famatuak esaten duen bezala: “pero hay alguien ke sobraaaaa... txakurrak kanporaaaaaaaaa!