entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2004

KURAIA + ZEA MAYS + ANARI Euskal Jai Gaztetxea (Iruñea) (2004/05/01)

Luxuzko kartela Iruñeko gaztetxearen hamargarren urteurrena ospatzeko. Efemeridea ez zen gutxiagorako. Ez da bidea erraza izan


Hamar urte igaro dira, eta behar bada Iruñari inoizko kiratsik jasangaitzena dario egun. Horregatik, batzuetan, Iruñeko gaztetxea irla bat bezalakoa da (ez bakarra) Pamplona rantzio honetan. Kontzertuari dagokionean, Anari hasi zen, jende asko zegoen sartzeke, baina holako giro berezi batek hartu zuen frontoi erraldoia gutxika. Bigarrenek, Zea Maysekoek, kontzertu polita eskaini zuten; berotuz joan ziren jendea. Aioraren ahots indartsuak Barcinaren belarrietaraino heldu ote zen? Eta bukatzeko, apisonagailu bat bailiran, Kuraiako punk-rockerrak taulan. Talde gutxi dago Euskal Herrian holako soinu horma eraiki dezaketenak! Ikuslego anitza (hippi, txurrero, skinhead, punk, puretak eta beste) aho bete hortz… Eta barran zerbeza agortuta! Gaua bikaina izan zelako seinale hobeagorik?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.