entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Antton Iturbe 2012-09-08

Kutxa Kultur Fetibala 2012 (Donostia - Igeldoko jolas parkea)

Jaialdiaren afixa. Jaialdiaren afixa.
Musikaren munduan azken urteetan gauza asko aldatu direla garbi dago. Musika saldu eta komertzializateko garaian batik bat, baina baita musika hori zuzeneko ekitaldietan aurkezteko garaian


Alde batetik, internet-ek ematen duen eskuragarritasuna eta azkartasuna eta bestetik, makro-festibalek eskeintzen duten talde zaparrada asimilaezina daude. Hauen eraginez, musika aisialdirako entretenigarri moduan kontsumitu eta azkar ahazteko joera hartzen ari gara askotan. Hainbeste talde, hainbeste abesti, hausnartzeko astirik ez dugula, web orri batetik bestera edota eszenatoki batetik bestera mugituz etengabeko zorabio batean aurkitzen gara askotan.

Baina, aldi berean, kontrako korronte bat ematen ari dela esango nuke. Rock musika bere zentzu zabalenean gustokoa duten asko ez dira (hobe esan, ez gara) 20 urteko neska-mutilak, ez gara eroso sentitzen iskanbila horren barnean eta soinu berrienganako jakinmina galdu gabe musika patxadaz gozatzeko leku alternatiboen bila gabiltza. Gauzak zailago egiteko gainera, askok seme-alabak dauzkagu eta kontzertuen ohiko ordutegia atsedenerako aproposagoa suertatzen zaigu gaur egun.

Beharbada, sentsazio horren eraginez, hainbat ekimen interesgarri ematen ari dira gure inguruan azkenaldi honetan. Horien artean Entzun!en dagoeneko artikulu batean protagonista izan den Kafea eta Gailetak saioak aipatuko nituzke, baita Donostiako ingurunean “musika parkean” lelopean ematen diren familiarteko pic-nic moduko kontzertu atseginak. Eta azken adibide moduan joan den asteburuan Donostiako Igeldo Parke zaharkitu eta xarmangarrian eman zen Kutxa Kultur Festibala.

Ordutegi eta kokapenaz Jaialdiak eskaintzen zuen giro familiarra erakarrita gerturatu ginen emazte, alaba eta hirurok larunbat eguzkitsu eder bat gustora pasatzeko asmotan, eta egia esan, goitik behera asmatu genuela onartu behar dut.

Festibalak oihartzun nabarmena izan du prentsan, beraz bertan jo zuten taldeei buruzko xehetasunak nonahi aurkitu ahal izango dituzue. Horrors, Love Of Lesbian eta abarren kontzertuei buruzko kronikak dagoeneko irakurrita izango dituzue eta ez daukat hori errepikatzeko asmorik. Beste gauza batzuen artean Los Campesinos!-en kontzertuaren ondoren funikularrean gozatuz etxera abiatu ginelako poz pozik eta erabat asetuta. Ordurako nahiko zen guretzat. Ederki pasa genuen musika eta atrakzioekin eta hori gutxi balitz, luzean ahaztuko ez dugun kontzertu berezi batez gozatzeko aukera izan baikenuen.

Segur aski, prentsako kronika askotan letra txikian azalduko da beste izen ospetsuen ondoan, baina Anari eta Mursegok (Maite Arroitajauregi) eskaini zuten emanaldia guztiz zoragarria izan zen. Anari gitarra akustiko soilaz baliaturik eta Mursego kontrabaxu eta teklatu baten ikutu leun eta dotoreen laguntzaz, itxuraz behintzat erabat erlajatuta eta inoiz entzun diodan ahots gozoen eta garbienez orduerdi pasatxoko ekitaldi ikaragarri bat eskaini ziguten.

Arratsaldeko 4ak ziren, jende oso gutxi oraindik parkean, umeak alde guztietatik, batzuk adi, batzuk protestan, beste batzuk bere munduan jolasten… eta, hala ere, (edo beharbada, horrexegatik) oso urritan ikusi dudan artista/entzulego konexio majiko bat sortu zela iruditu zitzaidan. Une askotan oso barnean hunkituta sentitu nintzela onartu behar dut. Hortik aurrera Muturbeltz edota Delorentos-ekin salto eta dantza egin arren, dezibelioak eta jendetza gora egin arren, nere buru eta belarriek Anariren saioaren sorginkeriaz liluratuta jarraitu zuten gauaren barrenean.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!