Manta Ray, disko berria, bira berria.
Manta Ray ikustera joan aurretik lagun bati esan nion kontzertu hauek inoiz huts egiten ez duten horietakoak direla. Ba huts egin zuena ni izan nintzen. Manta Ray bere momentu baxuenean somatu nituen Donostiako kontzertuan. Hori, batek baino gehiagok egun gutxi lehenago Bilbon eskaini zuten kontzertuan emanaldi bikaina eskaini zutela esan ostean.
Donostikoa ez zen kontzertu ona izan. Alde batetik, soinua ez zuten lagun izan. Momentu batzuetan ez zen ezer entzuten eta haiek sortutako distortsio eta zaratak indarra galtzen zuten. Honek “Torres De Electricidad” disko berriko doinu dentsuetan barneratzen zailtzen zuen. Ez dago beraz asko kontatzeko kontzertu honi buruz. Hurrengoan beharko.