entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Sagardantza 2004

MDC+ SUPERCOOLS Andoaingo gaztetxea (2004/10/8)

Bai bai, MDC Andoaingo gaztetxean Bai bai, MDC Andoaingo gaztetxean
Andoaingo gaztetxera zale dezente inguratu zen MDC ikustera. Estatubatuarren azken bisita zale zaharrenek gogoratzen zuten bakarrik…

Baina has gaitezen lehen taldearekin, Supercools. Bergarako hardcore banda gazte honek kontzertu bikaina eskaini zuen. Asko harritu gintuen erakutsi zuten bultzada, elegantzia (bai, elegantzia, hardcoreaz ari bagara ere), jarrera eta indarrak. Eskola zahar ildoko errepertorioa eskaini zuten, eta, besteak beste, Bap!!, Subterranean Kids, Poison Idea (argi dago ez direla ez maisu amerikarrak bezain lodiak!) eta Dag Nasty taldeen bertsioak tartekatu zituzten. Gero, kontzertuan bertan enteratu ginen uda ondotik lehen diskoa argitaratuko dutela Cooperación Records etxearen eskutik. Gatozen orain MCDren emankizunera. Hardcore-punk talde honen lehen singleen berrargitarapenarekin batera lurra hartu zuten Andoainen. Kamiseta eta disko erakustokia paratu eta ekin zioten zarata ateratzeari. Minutu batera heltzen ez den Born to die –leloak zera dio: “No war, no KKK, no fascist USA”– kantuaren gisakoak jaurtiki zituzten bata bestearen atzetik. Dena ongi zihoan norbaitek zerbeza basoa soinu-mahaira bota zuen arte. Akabo. Dave abeslariaren ahotsa entzuteari utzi genion. Gero, halamoduz, mikroa hartu eta kantatzen saiatu zen, baina ahotsa etena ateratzen zen bozgorailuetatik. Hori pena, John Wayne was a nazi kantu esanguratsua erdipurdiko soinuarekin entzun genuelako, Dave publiko artera jaitsi bazen ere. Azkenean, soinua zertxobait hobetzea lortu zuten, baina beranduegi zen jada. Pare bat kantu gehiago eta etxera. Pozik hala ere.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!