entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2009

NEIL YOUNG 2009/05/31 Anoetako belodromoa (Donostia)

Neil Young Donostian. Arg: Galder Izagirre. Neil Young Donostian. Arg: Galder Izagirre.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bigarrengoz genuen Euskal Herrian eta aukera hori ezin galdu rockzale euskaldunok. Beharbada ez da Bruce Springsteen edota Bob Dylan bezain ezaguna, ez ditu hauek beste disko saldu ezta promozio izugarrietan parte hartu, baina ezin ukatu 40 urtetik gora gitarra astintzen diharduen Young rock maisuen artean ez dagoenik. Zaldi eroa batzuentzat, Grungearen aitabitxia besteentzat, baina guztiontzat Neil Young, rockaren historia ulertzeko ezinbesteko pieza.


Anoetara iritsi eta Belodromora sartzeko zegoen lerro luzea ikustearekin ohartu ginen aparteko rock gau baten aurrean geundela. Barrura sartu orduko, Rebeca Jimenez bere azken akordeak jotzen ari zen, guretzat gau gogoangarria izango zen hartako lehenak. Hasieran nahiko hutsik aurkitu genuen belodromoa, poliki-poliki betetzen joan zen, nahiz eta guztiz bete gabe (7.000 bat ikusle). Denok ordua iritsi zain, urduri, txistu eta oihu bakartiak airera jaurtiz, Young eta lagunak animatu nahian. Giroan jendearen urduritasuna usaindu eta dastatu daitekeen horietan, zerbait handiaren aurrean egon izan ohi gara, eta gau hura ez zen salbuespena izango.
Eta hamabost minutuko atzerapenarekin, lasai, mantso, patxadaz, Emiliano Zapataren kamiseta soinean agertu zen oholtza gainera. Esker onez publikoa agurtu, gitarra elektrikoa soinean hartu eta sua! lehen akordetik: Mansion of the hill. Eta arnasa hartzeko beta barik, Hey hey, my my
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.