entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Jon Eskisabel 2007

NORAH JONES + M. WARD Gasteizko jazz jaialdia, Mendizorrotza kiroldegia, 2007/07/21

Ez da ohikoa izarra teloneroa laguntzera ateratzea, are gutxiago lehen kantutik. Horrek despistea eragin zuen zenbait entzuleren artean. “Norah Jones da? Ez, ez da bera”, batek. “Ez dakit, ahotsa antzekoa du behintzat”, lagunak… . M. Wardek aurkeztu zuenean argi zen misterioa. “Ikusi? Esaten nuen ba ahotsa antzekoa zuela”. Ez bereiztekoa da ba!

Lau abesti elkarrekin eskaini ondoren, M. Ward geratu zen bakarrik taula gainean. Diskoetatik ezagutzen genuena berretsi zuen kantariak, soinu berezia duela, interprete ona dela, (Sad sad song, Hellicopter) eta gitarrista trebea, John Faheyk inspiratutako zenbait pieza instrumentaletan erakutsi zuenez. Gehienentzat ezezaguna izan arren, entzuleek arretaz jarraitu zuten ordu erdiko emanaldia, eta gustatu zitzaien nonbait. Gaueko hamarretan agertu zen Norah Jones oihal granatez –bere azken diskoaren azaleko kolore bera– estalitako agertokira, soineko zuri loredun batez jantzita (oso sixty eta oso sixteen aldi berean). Come away with me salmentetan izar bilakatu zuen bere lehen diskoari izenburua ematen dion kantuarekin hasi zuen New Yorkeko abeslariak kontzertua. Segidan hurrengo bi lanetako ale bana eskaini zituen, euskarari buruzko lehen aipamena egin aurretik. “Oso hizkuntza zaila da, hiru ordu behar izan ditut eskerrik asko nola esan ikasteko”. Bizpahiru kantu geroago agerian geratu ziren Jonesen mugak. Bere kantuak atseginak dira, oso ahots ederra du, ondo sartzen den horietakoa, baina nekez lortzen du atsegin izatetik haratagoko sentsaziorik sortzea, emozio izpiren bat sikiera. Pianoa eta gitarra tartekatu zituen Jonesek, eta bietan erakutsi zuen moldatu besterik ez dela egiten.
Gauzak horrela, taldearen esku egon zitekeen izarraren gabeziak estaltzea, maiz gertatzen den bezala, baina horretan ere ezer gutxi ekarri zuen Jonesen emanaldiak. Hainbestean aritu ziren lau musikariak, kantuak laguntzera mugatu ziren ezein unetan nabarmendu gabe, emanaldiaren pisu osoa Jonesen esku utziz. Kantuari kantu, emanaldiaren hasierako xarma ahituz joan zen eta tonu atsegin baina intranszendente batean geratu zen.
Eskerrak amaiera aldera M. Ward batu zitzaien eta taldea lozorrotik esnatu zen. Gilliam Welchen My first lover-en bertsioarekin –jotzen zuten lehen aldia zela azaldu zuen Jonesek– eta despedidako Sinkin’ sonekin indarra irabazi zuen kontzertuak, eta bisean gutxienez aho zapore gozoa uztea lortu zuten, Tom Waitsen Long way home-ren moldaketa txukunarekin. Gutxiegi hala ere, horrenbeste ospe duen artista batentzat.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!