entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Koldo ggk 2008

QUIQUE GONZALEZ Y LA ARISTOCRACIA DEL BARRIO + JOSEBA IRAZOKI 2008ko ekainak 12, Gazteszena (Donosti

Irazoki artxiboko irudi batean. Arg: Mquina de Huesos Irazoki artxiboko irudi batean. Arg: Mquina de Huesos
Joseba Irazokik bere emanaldia hasi zuenean jendea Egiako aretora sartzen ari zen oraindik. Hala ere, beratarraren ingurura berehala bildu zen jendea. Ez dakit zer den, baina Irazokik aldarte onean jartzen zaitu beti.

Egungo panoraman, eta do it yourself baldin bada punkaren lelo nagusia, Joseba Irazoki inguruko musikaririk punk-ena dela esango nuke. Bere proposamen musikalaren xumetasunaren atzean musikari handi eta libre bat topatzen dugu. Beste artista batentzat atarikoa egitea ez da erraza, baina nik uste Josebarentzat kontzertu borobila izan zela, entzuleriaren gehiengoa musikari madrildarra ikustera gerturatu bazen ere, beratarrak, bere kausara hurbildu dituelako horietako asko.

Quique Gonzalez y la aristocracia del barriok ( musikariak) lehendabiziko kantuaren lehen akordean hanka sartzea egin zuten. Kantua eten eta barrez hasi ziren, entsegu batean eztabaidatzen ariko balira bezala. Beste artista batzuei agian ez genieke halakorik barkatuko, baina bertan egon ginenontzat naturala suertatu zitzaigun. Pare bat koordinazio arazo izan zuten kontzertuan zehar, baina ordurako espektakuluaren zati bat ziruditen. Quiquek bere aurreko diskoetako kantuak eta azken lanekoak (Avera y Redencin) tartekatu zituen. Erritmo eta energiaz batzuk, modu intimistagoan besteak, kantuek bata besteari paso ematen zioten konturatu gabe ia bi orduko emanaldia eskaintzera arte. Une bereziki polita izan zen Quiquek aspaldiko lagun dituen Ubedatarrak eszenatokira gonbidatu zituenean. Karlos Aranzegi baterian zela (Quiquerekin biran dabil) Non dira? kantatu zuten Gonzalez jaunarekin batera (ikuslegoko norbaitek EGA ziurtagiria eskatu zuen kantari madrildarrarentzat).
Eta une horretatik aurrera gertatu zen kontzertuko gauzarik ederrena. Jendeak ez zuen alde egin nahi eta Quique eta bere taldea ere gustura zeuden eta kontzertua luzatzen joan ziren kantu gehiago eta inprobisazioekin. Aretoko argiak piztu zituzten, baina ordurako berdin zion, euren katxea ordurako soberan justifikatua bazegoen ere, jendeak kantatzen jarraitu zezan eskatzen zion eta kantari madrildarra eta bere taldeak jotzen jarraitu zuten bi ordu eta erdiko kontzertua eskainiz.

Kontzertu historiko eta artista mediatikoak ikusteko aukera errepikaezinak saltzen dizkiguten garaian Quique Gonzalez-ek eta Joseba Irazokik eskaini zizkiguten une xume bezain ederrak nekez biziko ditugu Waits, Springsteen, U2, Dylan-ekin eta hain modan dauden makro jaialdietan. Entzuleek eta musikariek maila berean gozatzen duten gau horietako bat izan zela iruditzen zait. Eta hoberena, bai bata eta bai bestearekin, horrelako gauak errepikatzeko aukera izango dugula
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.