entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Inaxio Esnaola 2009

RAMMSTEIN, 2009/11/14, Bizkaia Arena (Barakaldo)

Terminator, Rambo, Els Joglars? Ez, Rammsteim. Oharra: argazki hau ez da Bilbon hartua, baina segur Terminator, Rambo, Els Joglars? Ez, Rammsteim. Oharra: argazki hau ez da Bilbon hartua, baina segur antzekoparezido izango zela.
Berlingo harresia erori eta sei urtera argitaratu zuen Rammstein taldeak Herzeleid (Bihozmina) estreinako diskoa. Hasiera hartatik, harresi bat baino gehiago birrindu du Alemaniako seikoak. Hizkuntza, jarrera oldarkorra eta musika gordina ez dira muga izan. Diskoek izandako erantzun ona zuzeneko emanaldi ikusgarriekin berretsi dute.


Izan ere, hori da euren bertute nagusia: taula gainean, su artean, aritzea. Euskal Herrian 2001ean ikusi genituen aurreneko aldiz. Donostiako Ilunbe zezen plazan ez zen hilketarik izan, baina bai jende mordoa. Orduan, Mutter (Ama) hirugarren diskoa aurkeztu zuten. Hiru urte beranduago, Reise, Reise (Bidaiatu, bidaiatu) lanarekin itzuli ziren Donostiara. Gogoangarria izan zen Belodromoan eskainitakoa.
Bost urte igaro ondotik, berriz ere, Rammstein industrialak gurean izan genituen. Oraingo honetan, ordea, Barakaldoko Bizkaia Arena pabiloia hautatu zuten Liebe is f
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.