entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Urko Ansa 2011-10-15

Rock Star Barakaldo DORO + MERENDINE

Doro. Argazkia: Koldo Orue. Doro. Argazkia: Koldo Orue.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Heavy Metalaren topiko guztiekin gozatzeko irrikitan, bagoaz berriz ere Rock Star-era ukabila altxa, zimak astindu eta “We are Metalheads” (2009ko Wacken Jaildiko ereserkia) oihukatzera. Gaueko sorpresa teloneroen eskutik etorriko zen: Merendine-k pasio eta jarrera lezio bat eman zuen, eta lehenak izanagatik, ez ziren kokildu eta eszenatokia irenstera irten ziren.

Uneoro publikoa animatzen aritu zen abeslariaren mugikortasuna eta motibazioa, musikarien berezko karismari gehituta, nahikoa eta soberakoa izan zen gure atentzioa erakartzeko. Thrash-Heavy oldarkor eta boteretsu horrekin, giroa berotu zutela esatea gutxi da.
Eta Heavy Metalaren emakumezko aurpegirik unibertsalaren ordua iristean, apoteosia iritsi zen. Gurean asko maitatua den alemaniarrak bakarkako naiz Warlock-en garaietako klasikoak eskaini zizkigun. “Earthshaker Rock”en erritmo eroarekin emandako hasierak zoratu gintuen. Thrash metala, %100ean. “I Rule the ruins” izugarriak mundu guztia kantatzen jarri zuen, baina hemen (kontzertu osoan bezala) ez dago deskantsurik. “Fight for rock”, “Runnin’ from the devil” eta “Burning the witches”ekin, nola arraio egongo da jendea, ba, geldirik? Doro-k dakarren banda ikusgarria da. Berak dioen moduan, orain Warlock berriz elkartzea arriskutsua izango litzake, hain ondo doakion banda (eta bakarkako karrera jada benetan luzea) ikusita. “Egyt (The chains are on)” edo “Without you”ren (Warlock-en garaietako balada) edertasunak emozionatu gaitu, lehen lerroetatik atzerainoko guztiak. Abiada bizira bueltan, “Metal racer”, “True as Steel” (izenburuek dena esaten dute) eta bien tartean disko berrian aterako den “Raise your fist” benetan bortitza. Abesti berriaren erabateko arrakasta ikusita, adi aurtengoan DOROrekin.
 Alemaniar ileoriak bere oinetan gauzka, egia esan, hasieratik. “You’re my family” eskaini zigun, eta Metal komunitatearen berezko anaitasuna beste behin ere agerian gelditu zen. “Für Immer” balada ederrak gure eskuak batzera eraman gintuen berriz ere, eta atsedena hartu genuelakoan arestian aipatu “We are Metalheads”ekin astindu gintuen, “Hellbound” indartsuarekin moduan. “Unholy love”, bere estruktura paregabea eta “crescendo” harrigarriarekin, Doro-ren karrerako onenetako bat da dudarik gabe. Eta betirako bere kantarik famatuena izango dena, “All we are”rekin, aretoa, ikuslego askorik ere ez zeukana, behera erori zen.



“East meets west”ekin ere euforia hori ez zen jaitsi, bestalde gau osoan intentsitatea galdu ez zuen show batetan. Jende gutxi egoteak eta era eroso hartan sentitzeak ezberdin egin zuten heavy metal paregabeko emanaldi bikaina. Gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen, eta Doro Pesch-ek, 1984an eta orain (ia hiru hamarkada geroago) gogor rockeatzen jarraitzen du.
Rock Star-ekin amaituta (aretoaz ari naiz), bagoaz ziztu bizian Durangoko jaietara, non Landako gunean Jare eta Txarrena-ren kontzertua zain daukagun. Bilbotarrak ikustera iritsi ez ginen arren, El Drogas eta bereen showa (Brigi gabe, beste bateria batekin) oso osorik ikusi ahal izan genuen...Baina hori beste kontu bat da... hala ez?
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!