entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-3-6

Sankara ostatua (Baiona) The Very Small Orchestra

Mr.Vincent Bosler, Kiki Graciet eta Rv Toukour. Argazkia: Urko Ansa Mr.Vincent Bosler, Kiki Graciet eta Rv Toukour. Argazkia: Urko Ansa
Baiona Ttipia eta bere karrikak aski ederrak dira. Euskal giroa topatu nahi duenarentzat leku aproposa, Adur ibaitik datorren haizetxoak jatetxe eta tabernen terrazak laztantzen ditu, Sakana ostatuan hirukote beterano honek giro alai eta martxosoa sortzen duen bitartean. Zuekin: The Very Small Orchestra!

Taberna-zuloko taldea dugu hauxe; bikote moduan hasi zirela uste dudan arren, egun hirugarren partaide bat ere badute, arrabita jotzen duen Rv Toukour. Beste biak Vincent Bosler (gitarra eta ahots nagusia) eta Kiki Graciet (harmonika eta ahotsa) dira. Kiki, Niko Etxarten Hapa-Hapa taldeko partaide zaharrena (urte gehien daramana, alegia) ere bada, besteak beste. Biak Baionan bizi dira, nahiz eta Vincent Biscarrossen (Frantzia hegoaldean) jaioa den. Bien artean giro aparta sortzen dute, bluesa, countrya, folka, rocka eta beste hainbat estilo nahastuaz. Tarteka The Very Big Small Orchestra izena ere hartzen dute, talde guztiz osatua elkartzen dutenean, baina berez hiruko formatua da beraien klasikoa. Estilo berezi eta autentiko horren barruan, hainbat bertsio ere sartzen dituzte, eta horiexek dira niri gutxien gustatzen zaizkidan momentuak, nahiz eta beraien terrenora oso abilki eramatea lortzen duten.
Les cloches de l
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.