entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Natxo Velez 2011

SLASH, 1011/07/17, Rock Star Live (Barakaldo)

Slashek klasikoak jo zituenean sortu zuen zirrara gehien. Argazkia: Klint. Slashek klasikoak jo zituenean sortu zuen zirrara gehien. Argazkia: Klint.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Belaunaldi jakin batekoentzat, rock-and-rolla ile adats kizkur batek, betaurreko beltz batzuek, kapela luze beltz batek eta Gibson Les Paul arre batek irudikatu dute, besteak beste (Angus Youngen ikasle jantzia, Lemmyren garatxoak, ramonesdarren larruzko jaka beltz eta praka bakero apurtuak...). Bada, ikur maila hori legez irabazi duela erakutsi zuen Slashek igande gau batez Barakaldoko Rock Star Live aretoan, bi orduko kontzertu gogoangarrian.


Ongi etorri paradisu hirira!

Behinola estadioak betetzen zituen, behinola munduko bira amaiezinak egiten zituen bere taldeak erositako hegazkinean, gauak munduko hotel luxuzkoenetan igarota, galtzak bete dolar. Dena dela, horri guztiari uko egin zioten egun batean Guns & Rosesekoek, elkar jasateko gauza ez zirelako izan, eta, duela hainbat hilabete Axl Rose eta Guns & Rosesen bere bertsio light-a Donostian ikusteko aukera izan eta gero, oraingoan Slashen txanda zen, Barakaldon, Slashek, lagun zuen taldeak eta aretoaren hiru laurden betetzen zituzten ikusleek gau batez
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.