Hogeita bost urte inguruko ibilbidea egin ondoren iritsi zitzaigun Holandako The Ex punk talde mitikoa Euskal Herrira. Mende erdi honetan denetarik egin dute: Sonic Youth eta Tortoise bezalako talde abangoardistekin diskoak grabatu, Espainiako Gerra Zibileko kantuak egokitu, Etiopia bisitatu eta, bereziki, hasieratik erakutsi duten jarrera independentea mantendu. 200 bat pertsona bildu ginen hiltegian eta lokala goraino ipini zen. Beroa, kea eta izerdia nagusi ziren. Giro itogarri horren gainetik, baina, taula gainean zegoen laukotearen intentsitatea eta kantuak nabarmendu ziren. Turn azken disko bikoitzeko kantu ugari entzun ziren. Tartean, The Spanish Revolution diskotik Ay Carmela ezaguna ere berreskuratu zuten. Kontzertuak Fugazi ikusi nuen garaietara eraman ninduen, eta amaiera itzela izan zen bateria joleak abestu zuen Prism Song kantuarekin. Aurretik, Eten bikote bizkaitarrak (gitarra eta bateria) inprobisatzeko duten gaitasuna erakutsi zuen, Chicagoko post-hardcoretik eta free jazz-etik edaten zuen konposizio esperimentala interpretatuz.