entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2011

THE GODFATHERS + THE CYNICS, 2011/06/10, Bilboko Kafe Antzokia

The Cynics Bilboko Kafe Antzokian. The Cynics Bilboko Kafe Antzokian.
The Cynics eta The Godfathers taldeak ikusteko jende dezente bertaratu zen Bilboko Kafe Antzokira. Guretzako, bi aurpegiko kontzertua izan zen. Pittsburg-ekoek barruan daramaten energia bikain barreiatu zuten. Inglesek aldiz, ez gintuzten engatxatu.


The Cynics taldeak ireki zuen gaua, eta hasieratik garbi utzi zuten ez zeudela hor kontratuarekin kunplitzeko eta etxera joateko. Soinu zaparrada indartsua eskaini ziguten. Oinarri erritmiko sendoa eta matxurarik gabekoari eta Gregg Kostelich-en gitarra ozenari esker, trumoi baten antzera barreiatu zen musika Bilboko aretotik barrena. Michael Kastelic abeslariak bikain bete zuen zeremonia maisuaren papera, beti ere gehiegikeririk gabe. Lagun bazuek esana ziguten Helldoradon bikain arituak zirela aurreko asteburuan, hortaz, kontzertu on bat ikusteko ideiarekin gindoazen. Eta ez ziguten hutsik egin. Aitzitik, hasieran uste baino sendoago eta hobeto ikusi genituen: Kostelich-en fuzz gitarra gurtu genuen rock and rollaren liturgian.
Spinning Wheel Motel azken diskoaren aurkezpen bira honetan, ez ziren taldearen klasiko handiak faltatu, Rock
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.