entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-9-11

Txorrutako Txiringitu (Markina-Xemein) 2015-9-11 Asmo Txarrak

Asmo Txarrak. Argazkia: Urko Ansa. Asmo Txarrak. Argazkia: Urko Ansa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Berandu, baina hemen doakizue pleistozenoan Urko Ansak idatzi zuen kronika eta txintxo garaiz entregatu zuena. Zoritxarrez, Entzun! liburu berria egiten  harrapatu gintuen bete betean eta kajoi batean gorde genuen kronika. Hortaz, barka ezazue atzerapena.


Hiru urte neramatzan Ondarroako laukote hau ikusi gabe, entsegu lokalean ikusi nituen hura kontuan hartzen ez badugu, noski (hortik elkarrizketa bat atera zen, laster argitaratzea espero duguna). Hiru urte askotxo dira hainbeste pasioz entzuten duzun talde bat ikusi gabe egoteko.
Ez dut horrelako beste talderik ezagutzen. Egon, agian egongo diren arren, ez dut hard rocka ulertzeko duten modu hau beste Euskal Herriko inongo taldetan topatu oraindik. Rock jostaria egiten dute, eta hainbat pasarteetan estilo beltzeko sustraietan murgiltzen dira, funk musikara hurbilduaz. Honela, euriagatik hiru aldiz bertan behera gelditu zen kontzertua, azkenik, irailaren 11n ospatu zen.
Txorrutako txiringitu udarako txiringitoa da, eta aurtengoan kontzerturen bat edo beste egitera animatu dira. Leku ezin politagoan dago, parkearen erdian, eta bere mahai eta aulkiekin. Alde batean, Asmo Txarrak taldeko mutilak instrumentuak berotzen hasiak ziren. Ni neu jada urduritzen hasia nintzen, hainbeste itxarondako momentua gertu neukala ikustean. Ez genuen munduko soinurik onena izango, espazio librean baikinen, eta gero taldekideek aitortu zidaten bezala, monitorerik ez zeukaten, horrek sortzen dituen arazo guztiekin. Baina gauza bat alde zeukaten: abestiak eta teknika instrumentala.

Gautxoriak zain
izan zen lehena, bere garaian maketan argitaratu zutena, eta jada urte mordoa daukana. Benetan abesti borobila eta gorpuzduna. Asmo Txarraken izaera ezin hobe definitzen duen Laztan pottolarekin jarraitu zuten: letra bihurria, riff zorrotzak, bateria erredoblea
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.